Itxi

Politika

GOBERNU OSAKETA

Unidas Podemos prest legoke PSOEren uztaileko eskaintza onartzeko, ñabardurekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Pablo Iglesiasen esanetan, Unidas Podemos koalizio gobernu batean sartuko litzateke, presidenteordetza sozial bat, Osasun, Etxebizitza eta Berdintasun ministerioen eta enplegu politika aktiboen truke.

  • Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias, artxiboko irudi batean

    Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Espainiako gobernu osaketari begira, Unidas Podemos prest legoke PSOEk koalizio gobernu bat osatzeko uztailean egindako eskaintza onartzeko. Are gehiago, akordioa "oso ordu gutxian" lortu daitekeela iragarri du Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak, baldin eta uztaileko proposamenari (presidenteordetza sozial bat, Etxebizitza, Osasun eta Berdintasun ministerioak) enplegu politika aktiboak gehituz gero.

Ser irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, Pedro Sanchezen inbestiduran erakutsitako jarrerari eusten dio Unidas Podemosek. Orduan, aipaturiko ministerio horiei enplegu politika aktiboen eskumena gehitzea eskatu zuen.

Dena dela, gobernuko ardura guztiak beretzat nahi dituela aurpegiratu dio Iglesiasek Sanchezi. "PSOEk hauteskundeak nahi baditu, egin egingo dira", gaineratu du. Hori dela eta, boto emaileekiko begirunea izateko eta argi eta garbi hauteskundeak errepikatzea nahi duela esateko eskatu dio. "(Hauteskundeak) nahi ez baditu, negoziatu dezala", azpimarratu du.

"PSOEk erabakiko du hauteskundeetara goazen ala ez, beraiek dute giltza", berretsi du. Ildo horretan, hauteskundeak errepikatzea "akatsa" litzatekeela uste du. Haren esanetan, koalizio morea Sanchezi gauzak "oso erraz" jartzen ari da, baina agian sozialistek nahiago dute bozak berriro egitea hitz egitera esertzea baino.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena