Politika -

22-Mko hauteskundeak

Parte hartzeko deialdia egin dute politikariek hauteskunde egunean

Euskal alderdi politikoen buruzagiek goiz eman dute boza. Normaltasuna dugu protagonista gaurko egunean eta ez da aparteko gertakaririk jazo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko eta Nafarroako alderdi politikoen buruzagien gehiengoek boza emateko eskubidea erabili dute dagoeneko. Dagokien hauteslekuetan botoa eman ondoren, 2011ko hauteskunde kanpainaren "normaltasuna" nabarmendu dute eta honetan parte hartzeko deialdia egin dute.

Durangoko hauteslekuetan botoa eman eta gero, adierazpenak egin ditu Iñigo Urkullu EAJko presidenteak. Hautesleek "ilusioarekin eta konpromisoarekin boza emateko eskubidea erabili" dezatela espero du Urkulluk.

Bestalde, alderdi politikoen ordezkariek "erantzukizun" ariketa bat egin dezatela espero du EAJko buruak, "momentu bakoitzeko beharrei erantzuna emateko".

09:25ak pasata, Bilbon izan da Patxi Lopez PSEko idazkari orokorra. Botoa eman ostean, "herrigintzan aurrerapausuak emateko" biderik onena hauteskundeetan parte hartzea dela azpimarratu du. Bere ustez, gaurko egunak amaiera emango dio "Euskadiko hauteskunde kanpainarik lasaienari".

Lehendakariak adierazi duenez, "jokoan dagoena aintzat hartu behar dute hiritarrek eta haien hiriak eta herriak nolakoak izan behar diren pentsatu behar dute". Ondorioz, "botoaren bidez erabakitzeko aukera izango dute".

Antonio Basagoiti PPko presidentea Euskadin Bilboko Cervates Eskola Publikoan izan da boza ematen. Basagoitik ondoren adierazi duenez, "gaur botoa emateak aurrera egitea, aldatzea eta ditugun arazoak konpontzea ahalbidetu ditzake".

Euskadiko PP alderdiaren buruaren hitzetan, "hauteskunde eguna baketsua eta lasaia ari da izaten, lehen egun hauek asaldatzen zituztenei hori egitea interesatzen ez zaielako, orain itxurak egiten ari baitira".

Pello Urizar Bilduko bozeramailea

Edozein kasutan, Urizarrek gogorarazi duenez, "oraindik Sorturen moduko indar politiko batzuk ez dira legezkoak". "Helburua inongo presiorik eta mehatxurik gabe edozein aukera politikok bere proiektua amaieraraino aurrera eramatea da, hori zilegi dela uste baitugu", gaineratu du.

Mikel Arana Ezker Batuko (EB) koordinatzaile nagusiak, bestalde, aste honetan Espainiako kaleetan haserrea erakutsi duten herritarrei protesta horiek hautestontzietara eramateko eskatu die. Aranak botoa Bilboko Indautxu auzoko hautesleku batean eman du. Ezker Batuko agintariak gogorarazi duenez, "gaur herritarron lehenengo aukera da krisi ekonomiko gogor hau hasi zenetik gobernuek hartu dituzten neurriei erantzuna emateko".

Aintzane Ezenarro parlamentariak eta Aralarreko buruak Getarian (Gipuzkoa) eman du botoa, eta Euskadik hauteskundeetan "normaltasun politikoa" izango duen esperantza agertu du, "bakoitzak bere proposamenak zein diren agertzeko" eta hortik aurrera erabakia "herritarrena" dela azaldu du Ezenarrok.

Rosa Diez UPyD alderdiko diputatuak "hiritarrak boza ematera era masiboan etor daitezela, birsorkuntza demokratikoa erakunde guztietara heltzeko". Diezen esanetan, "bihartik aurrera garai berria hasiko da Espainiar estatuan". UPyD alderdiko buruzagia Sodupeko Karmengo Ana ikastolan eman du boza, Güeñesen, Bizkaian.

Nafarroan

Foru Erkidegoan, Yolanda Barcina Foru Gobernuko presidentziarako UPN alderdiaren hautagaiarentzat, gaurko eguna "demokrazioaren jaia" da, alkate "onenak" izateko aukera, hain zuzen ere.

Iruñeko Jose Maria Iribarren Ikastetxean 12:00etan botoa eman ostean, jazoera berezirik ez direla izan nabarmendu du Barcinak. Hala ere, UPN alderdiko ikuskatzaileek jakinarazi diotenez, "aurreko urteetan baino parte hartze txikiagoa" sumatzen da. Hala ere, atzo bertan Osasunak lehenengo mailari eustea lortu eta gero hirian izandako "jai handiagatik" izan litekeela azaldu du.

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko hautagaia, berriz, 10:00etan joan da Iruñeko Amaiur ikastolara botoa ematera, eta herritarrei "baliozko botoa" emateko deia egin die, ondoren instituzioek isla dezaten Nafarroako gizartea "plurala, kohesio handikoa eta ezberdintasunean bizitzen dakiena" dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea