Politika -

M-22ko hauteskundeak

ERCko zuzendaritzak dimisioa aurkeztu eta barne-batzarra deitu ditu

Hauteskundeetan lortutako emaitzak ikusita, Joan Puigcercos Kataluniako alderdiaren presidenteak dimititu eta urriaren 1erako barne kongresurako deialdia egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan Puigcercos ERCko presidenteak baieztatu duenez, Kataluniako alderdi honen zuzendaritzak dimisioa aurkeztu du. Gainera, urriaren 1erako barne-batzarrarako deialdia egin du.

Prentsaurreko batean azaldu duenez, egungo zuzendaritzak gidatuko du transizio prozesua baina zehaztu duenez, "erabaki estrategiko handiak" zuzendaritza berriaren esku egongo dira.

Udal hauteskundeetan ERC-k lortutako emaitzak kolpe latza izan dela aitortu du presidenteak. Halaber, Puigcercosek hitza eman du, barne-batzarra alderdiaren "sakoneko" planteiamendua egiteko baliogarria izan dezan. Autonomikoetan bezala, porrota argia izan du ERC-k igandean izandako udal hauteskundeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea