Politika -
Auzitegi Nazionala
Valentin Lasartek ETA desagertzea eta biktimen barkamena eskatu du
ETAko presoak eskari hori egin du "Sortuk, Bilduk eta euskal gizarte osoak egin duten moduan". Gainera, egin zituen atentatuengatik barkamena eskatu du.
Erredakzioa
Valentin Lasarte ETAko presoak desagertzeko eta armak uzteko deia egin dio ETAri, "Sortuk, Bilduk eta euskal gizarte osoak egin duten moduan", eta egindako atentatuagatik barkamena eskatu die biktimei.
Juan Ramon Carasatorre ETAko presoarekin batera ari dira epaitzen Lasarte 1995ko eraso baten harira eta epaiketan egin ditu adierazpenok, Auzitegi Nazionalean.
Lasarte ETAren buruzagi historikoak azpimarratu du duela bost urte utzi zuela erakunde armatua "desadostasunengatik" eta bere bizitzaren etapa hori atzean utzi duela gogorarazi du.
"Bi aldeetako biktimek errekonozimendua merezi dutela pentsatzen dut", adierazi du Lasartek, egindako atentatuengatik eta biktimei barkamena eskatu aurretik.