Politika -
M-22ko hauteskundeak
Kongresuan zentsura-mozio bat aurkezteko desafioa egin dio PSOEk PPri
Ganberan konfiantza-arazoa aurkezteko aukerari uko egin dio Jose Antonio Alonso PSOEko bozeramaileak, honen esanetan, Parlamentuko babes "nahikorik" dutelako.
Erredakzioa
Jose Antonio Alonso Kongresuko PSOEko bozeramaileak zentsura-mozio bat aurkezteko desafioa bota dio PPri. Zentsura-mozio honek hautagai berri bat aurkeztea dakar eta Alonsoren hitzetan, "ea nork bozkatuko luke Rajoyren alde". Mozio honek ere "ezkutuko egitaraua azaltzera" behartuko luke PP eta PSOEko bozeramaileak dioenez, "erabat gizartearen aurka doan programa da".
Halaber, Exekutiboak konfidantza-arazoa aurkezteko aukerari uko egin dio Alonsok, honen hitzetan, "zeregin parlamentarioarekin jarraitzeko babes nahikorik dugulako".
Egonkortasunarekin gobernatu
Soraya Saez de Santamaria PPko bozeramaileak esandako adierazpenen harian dator Alonsok esandakoa. Izan ere, Saez de Santamariak prentsaurrekoan azaldu duenez, "hiritarren konfiantza ez dutenez, Gobernuak egonkortasunarekin gobernatzeko beharrezkoak diren babesak dituen ala ez erakusteko unea da eta babes horiek ez baldin baditu, hauteskundeetarako deia egin beharko luke".
Igandeko hauteskundeetan lortutako emaitzak ikusita, "Gobernuak ez du ez egitaraurik, ez proiekturik, ez babesik ezta konfiantzik ere", esan du PPko bozeramaileak. Bere aburuz, hau kezkagarria da merkatuetan eta finantza munduetan sor ditzakeen ondoriengatik.