Politika -

Presoak

Elkartasuna eskertu eta manifestaziora joateko deia egin dute 11/13ko auzipetuek

Irailaren 16an epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean, eta oraingoz lortu ez badute ere, prest agertu dira Fiskaltzarekin akordio bat egiteko. Aukera guztiak aztertuko dituzte.

11/13ko auzipetuen ordezkaritza, Bilbon. Irudia: EiTB
11/13ko auzipetuen ordezkaritza, Bilbon.
Epaiketaren atarian, jasotako babesa eskertu dute 11/13 sumarioko 47 auzipetuek

1:02

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 16tik aurrera 11/13 auzian epaituko dituzten 47 auzipetuek udan zehar jasotako elkartasuna eskertu dute, eta berretsi dute Auzitegi Nazionalean "euskal preso eta iheslarien alde eta konponbidearen alde agertoki bat finkatzearen alde lan egiteagatik" epaituko dituztela.

Bilbon epaiketa hasi baino bi egun lehenago, irailaren 14an, Giza eskubideak, askatasuna. Herrian lelopean egingo duten manifestaziora joateko deia egin dute Bizkaiko hiriburuan egin duten agerraldian.

"Ez dago jendarte aktibo, mobilizatu eta kritiko bat baino gauza osasuntsuagorik", esan du Beñat Zarrabeitia auziperatuak. Udan egindako mobilizazioa, izan ere, "herri aktibazio zabal bat aktibatzeko modu bat" izan da akusatuentzat.

Azaldu dutenez, epaiketa hiru hilabetean zehar luzatuko da. Guztira, 18 sesio daude programatuta Madrilgo Auzitegi Nazionaleko makrosumarioan; gehienak, astelehenetan. 350.000 euroko kostua izango duela kalkulatu dute.

Aurreikusita dagoenez, Madrilera epaiketa egitera joango dira 47ak, baina prest daude Fiskaltzarekin akordio bat negoziatzeko. "Hasieratik esan dugu irekita gaudela aukera guztietara, orrialde latz hau atzean utzi nahi dugulako", azaldu du Amaia Izko abokatuak.

Proposamenak aztertzeko prest azaldu badira ere, ez dute inolako akordiorik lortu. "Momentuz ez daukagu errealitate hori; beraz, jarraituko dugu salatzen eta aldarrikatzen. Beti irekita gaude aukera guztietara. Aztertu genituzke eta erabakiko genuke erantzukizunez, baina epaiketara egitera goaz Madrilera", esan du.

Amaia Izko: 'Momentuz ez dugu akordiorik, baina aukera guztiak zabalik daude'
Amaia Izko: 'Momentuz ez dugu akordiorik, baina aukera guztiak zabalik daude'
Amaia Izko: 'Momentuz ez dugu akordiorik, baina aukera guztiak zabalik daude'

Iraganeko estrategia errepresiboa

Auziperatuek esan dutenez, herritarren gehiengoak "iraganeko estrategia errepresiboa" gainditu nahi du.

"Giza eskubideak errespetatzearen, iraganeko zauriak sendatzearen eta egun indarrean dauden urraketekin amaitzearen alde" agertu dira 47ak, eta horregatik, "konponbidearen bidean urratsak ematea eta afera erresolbitzea" eskatu dute.

"Agenda instituzional eta politikoa" sortzea eskatu dute auzipetuek, urruntze politikarekin bukatzeko, gaixo larri dauden presoak kaleratzeko, zigor luzapenik ez izateko eta isolamenduarekin eta espetxeko beste urraketekin "berehala" amaitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Bilboko albisteak Presoak ETA Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Azken ordukoa protestak