Politika -

Auzitegi Gorena

Guardia zibil bat kaleratu dute ETAri buruzko txostenak zabaltzeagatik

Gorenak baieztatu berri du Joaquin Parra sarjentuaren kaleratzea, "poliziaren lanari kalte egiten dion sekretu profesionalaren urraketa larria" leporatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak baieztatu egin du Joaquin Parra Guardia Zibileko sarjentuaren kaleratzea komunikabideetan ETAri buruzko barne txosten batzuk zabaltzeagatik.

Militar aretoak gaur argitaratu duen ebazpenean, baieztatu egin du Carme Chacon Defentsa ministroaren ebazpena. "Poliziaren lanari kalte egiten dion sekretu profesionalaren urraketa larria" leporatu zion orduan ministroak agenteari.

Parrak komunikabideei helarazi zizkien dokumentuetan ETAk erabiltzen zituen detonagailu berri batzuei buruzko eta terrorismoaren kontrako neurriei buruzko informazioa zegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea