Politika -
M-22ko hauteskundeak
Rubalcaba: 'ETArekin guztiz apurtu duela erakutsi behar du Bilduk'
"Bilduri botoa eman dioten hiritar guztiek indarkeria babesten dutenik ezin dut pentsatu, askok Bildu sinistu egin dutela uste dut", esan du.
Erredakzioa
Iragan igandeko hauteskundeetan Bildu koalizioak lortu zituen emaitzak baloratu ditu gaur Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak. Bere hitzetan, orain, erakundeetan, "ETArekin guztiz apurtu egin duela" erakutsi beharko du Bilduk.
"Bilduri botoa eman dioten hiritar guztiek indarkeria babesten dutenik ezin dut pentsatu, askok Bildu sinistu egin dutela uste dut", esan du.
"ETArekin guztiz apurtu egin zuela sinistu ez genuen pertsonei konbentzitu egin behar gaitu orain. Bitartean, Gobernuak terrorismoaren aurkako borroka mantendu egingo du", azpimarratu du Rubalcabak Senatuko kontrol saioan.