Politika -

Ondorengotza PSOEn

Patxi Lopezek biltzarraren proposamena berretsi dio Zapaterori

Hala ere, lehendakariarekin hitz egin ostean, primarioen formularekin ados dagoela azaldu du Gobernuko presidenteak.

Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EFE
Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EFE
Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopezek Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko idazkari nagusiarekin telefonoz hitz egin du asteazken goizean. Deia honetan, Euskadiko sozialistek proposatutako ez ohiko batzarra egiteko beharra azpimarratu dio lehendakariak Zapaterori, buruzagi berria hautatzeko eta "babes handienarekin" datozen hauteskundeak irabaz ditzan.

Agiri baten bitartez PSEk jakinarazi duenez, Patxi Lopezek telefonozazaldu dio Zapaterori batzar bat ospatzeko Euskadiko sozialistekegindako proposamenaren arrazoiak.

Patxi Lopezek Zapaterori baieztatu dionez, "egitarau berri baten onarpenean amaituko lukeen hausnarketa eta eztabaida prozesua irekitzea da irtenbiderik egokiena, gauden egoera txarrari eta maiatzaren 22ko hauteskundeetan lortutako emaitza kaxkarrei aurre egiteko". Halaber, "hautesle aurrerakoia mugiaraz lezakeen eta ilusioa pizteko gai izango den berritutako proiektu bat" adostearen alde agertu da lehendakaria.

Biltzarra

"Irtenbiderik onena litzateke lehenik eta behin zer eta zertarako zehaztea, hau da, zer eskainiko diegun hiritarrei eta ondoren, nork definitzea, atzo esan genuen bezala. Hori dela eta, hori lortzeko biderik onena ez ohiko Biltzarra da", azpimarratu du.

Hala eta guztiz ere, "alderdiaren eskumeneko atalek hartu beharko dute azken erabakia". Horren harian, Euskadiko sozialistek euren proposamena mantenduko dute "argi izanda azken erabakia beteko dutela, edozein izanda ere". Gainera, "larunbatean hartuko den taldeko erabakia ere defendatuko dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea