Politika -
M-22ko hauteskundeak
EAJk elkarrizketa sorta hasiko du bihar EAEko alderdi guztiekin
Gaur eguerdian, EAJren EBBk bilera egin du, Bilbon. Ohar batean jeltzaleek azaldu dutenez, EBBk "bere denbora hau kudeatuko du, beste alderdi politikoekin hausnarketak eta jarrerak alderatuta".
Erredakzioa
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Batzar Nagusietan ordezkaritza lortu duten alderdi politiko guztiekin elkarrizketa sorta hasiko du bihar EAJk, iragan igandako hauteskundeetako emaitzak baloratu ondoren.
Gaur eguerdian, EAJren EBBk bilera egin du, Bilbon. Ohar batean jeltzaleek azaldu dutenez, EBBk "bere denbora hau kudeatuko du, beste alderdi politikoekin hausnarketak eta jarrerak alderatuta".
EAJk onartu egin du esparru bakoitzean talde irabazleak duela elkarrizketei hasiera emateko eskubidea, "eta horretarako EAJ guztiz prest dago planteamenduak eta egitasmoak alderatzeko".
Hala ere, EBBk ulertu egiten du "azterketa honen eragina Euskadiko Autonomi Erkidego osoaren argazki instituzionalean erori dela", eta beraz, "hasiera emango dio Herrialdeetako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiekiko elkarrizketa errondari".
Hauteskundeetako emaitzak aztertzen jarraituko du EAJk. "Balorazio eta azterketa honen helburuen artean dago, udal eta Batzar Nagusiak osatzeko eta alkate eta Ahaldun Nagusiak aukeratzeko orduan izango duen jarrera finkatzea", azaldu dute jeltzaleek.