Politika -
Hitzarmena
Terrorismoaren aurkako protokolo bat sinatuko du gaur Rubalcabak
Euskadiko, Nafarroako eta Kataluniako gobernuekin terrorismoaren aurkako lankidetza hitzarmen bat sinatuko du ostegun honetan Barne ministroak.
Erredakzioa
Euskadiko, Nafarroako eta Kataluniako gobernuekin terrorismoaren aurkako lankidetza hitzarmen bat sinatuko du ostegun honetan Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak.
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua, eta Felip Puig Kataluniako Generalitateko eta Javier Caballero Nafarroako Gobernuko Barne kontseilariak protokoloaren sinaduran izango dira.
Lankidetza protokoloaren helburua Terrorismoaren Aurkako Babes eta Prebentzio Egitasmoan barneratutako neurrien aplikazioa hobetzea izango da.
Terrorismoaren Aukako Babes eta Prebentzio Egitasmoa 2005eko martxoan martxan jarri eta 2009ko ekainean berriz aztertu zuten. Estatuko Segurtasun Indarren ekintzak koordinatu nahi ditu Planak, atentatu terrorista baten arriskuari eta mehatxuari aurre egiteko.