Politika -

MAKROEPAIKETA

11/13 sumarioan auzipetutako 47 euskal herritarrak

Euskal presoen abokatuak, bitartekariak eta hainbat elkartetako kideak daude auzipetuen artean, denak presoen eskubideen defentsan aritutakoak. 601 urteko espetxe-zigor eskaera egin du Fiskaltzak.

11/13 sumarioko auzipetuak. Argazkia: 47ak Herrian plataforma
11/13 sumarioko auzipetuak
11/13 sumarioko auzipetuak. Argazkia: 47ak Herrian plataforma

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

47 euskal herritar daude 11/13 sumarioan auzipetuta, "ETAren  espetxe fronteko kide" izatea egotzita. Auzipetuen artean, euskal presoen abokatuak eta bitartekariak eta Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadi presoen eskubideen defentsan aritzen diren elkarteetako kideak daude.

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak agindutako hainbat polizia-operazio eta ekinbide judizial biltzen ditu sumarioak, eta irailaren 16an hasiko da epaiketa. Fiskaltzak 601 urteko espetxe-zigor eskaera egin du denentzat.

"11/13 auzian epaituko gaituzten 47 herritarrok, beste milaka euskal herritarrekin batera, konbentzimendu osoa genuen preso eta iheslarien egoerari irtenbidea ematea zela egin genezakeen ekarpenik positiboena benetako elkarbizitza eta bake eszenatoki iraunkor bat eraikitzeko. Zoritxarrez, kontrako norabidean doazen hainbat ekinbide ere jasan dugu (eta jasaten jarraitzen dugu) Euskal Herrian, sufrimendua betikotu, zauri berriak ireki eta preso eta iheslarien afera betikotzeko helburu garbiarekin. Horien artean kokatzen ditugu 11/13 auzian epaituko gaituzten herritarren aurkako ekinbide judizial eta poliziala", esan dute auzipetuek.

AUZIPETUAK:

HERRIRA: 18 pertsona atxilotu zituen Guardia Zibilak 2013ko irailean. Deklaratu ondoren, baldintzapean aske geratu ziren guztiak, horietako batzuk, fidantzapean. Polizia operazioan Herriraren hainbat egoitza miatu zituzten Gasteizen, Bilbon, Hernanin eta Iruñean. Halaber, 38 web orri eta Twitter eta Facebook sare sozialetako hainbat kontu itxi zituzten.

· JON GARAI VALES

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 13 urte eta sei hilabete.

Isuna: 4.800 euro.

 · JOSE ANTONIO FERNANDEZ HERNANDO:

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 15 urte.

Isuna: 5.400 euro.

·  SERGIO LABAIEN ALONSO:

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 13 urte eta 6 hilabete.

Isuna: 4.800 euro.

·  IMANOL KARRERA TURRILLO

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea, terrorismoa jarraian goratzea eta baldintzapeko neurriak haustea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 14 urte eta 5 hilabete.

Isuna: 4.800 euro.

 ·  ANE ZELAIA VIGUERA:

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea, terrorismoa jarraian goratzea eta baldintzapeko neurriak haustea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 14 urte eta 5 hilabete.

Isuna: 4.800 euro.

· NAGORE GARCIA BOHOLLO:

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 13 urte eta 6 hilabete.

Isuna: 4.800 euro.

· GORKA GONZALEZ GONZALEZ:

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea, terrorismoa jarraian goratzea eta baldintzapeko neurriak haustea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 14 urte eta 5 hilabete.

Isuna: 4.800 euro.

 · AMAIA ESNAL MARTIARENA:

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa  jarraian goratzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 13 urte eta 6 hilabete.

Isuna: 4.800 euro.

·  JOSE MANUEL UGARTEMENDIA ISASA:

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 14 urte eta 6 hilabete.

Isuna: 5.400 euro.

· JESUS MARI ALDUNBERRI URKIZU:

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismo jarraian goratzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 13 urte eta 6 hilabete.

Isuna: 4.800 euro.

· BEÑAT ZARRABEITIA ASENSIO:

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 13 urte eta 6 hilabete.

Isuna: 4.800 euro.

· ENEKO VILLEGAS AMEZKETA:

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 13 urte eta 6 hilabete.

Isuna: 4.800 euro.

· ROBERTO NOVAL AROSTEGI:

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 13 urte eta 6 hilabete.

Isuna: 4.800 euro.

· IBON MEÑIKA ORUE-ETXEBARRIA:

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 15 urte.

Isuna: 5.400 euro.

·  OSCAR SANCHEZ SETIEN:

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 13 urte eta 6 hilabete.

Isuna: 4.800 euro.

·  ENEKO IBARGUREN AGIRRE:

Leporatzen dizkioten delituan: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 13  urte eta 6 hilabete.

Isuna: 4.800 euro.

· EKAIN ZUBIZARRETA IRIBECAMPOS:

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 13 urte eta 6 hilabete.

Isuna: 5.400 euro.

·  JON MINTEGIAGA OIARBIDE:

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 15 urte.

Isuna: 5.400 euro.

BITARTEKARIAK: 8 pertsona atxilotu zituen Guardia Zibilak 2014ko urtarrilean, eta denei badaezpadako espetxealdia ezarri zieten.

· ARANTZA ZULUETA AMUTXASTEGI:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista bateko zuzendaritzan parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 14 urte. Hiru urtez egon zen badaezpadako espetxealdian.

· JON ENPARANTZA AGIRRE:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista bateko zuzendaritzan parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 14  urte. Bi urte eta hiru hilabetez egon zen badaezpadako espetxealdian.

· JOSE LUIS CAMPO BARANDIARAN:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 12 urte. 15 hilabetez egon zen badaezpadako espetxealdian.

· ASIER ARANGUREN URROZ:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 12 urte. 15 hilabetez egon zen badaezpadako espetxealdian.

· AITZIBER SAGARMINAGA ABAD:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 12  urte. 6 hilabetez egon zen badaezpadako espetxealdian.

 · EGOITZ LOPEZ DE LA CALLE URIBARRI:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 12  urte. 15 hilabetez egon zen badaezpadako espetxealdian.

·  AINTZANE ORKOLAGA ETXANIZ:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 12  urte. 15 hilabetez egon zen badaezpadako espetxealdian.

· MIKEL ALMANDOZ ERBITI:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 12 urte. 15 hilabetez egon zen badaezpadako espetxealdian.

· NAIA ZURIARRAIN MENDIGUREN:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean laguntzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 8 urte.

Isuna: 6.600 euro.

ABOKATUAK:  2015ko urtarrilean 12 abokatu eta Herrirako 4 kide atxilotu zituen Guardia Zibilak. Deklaratu ondoren baldintzapean aske geratu ziren abokatuak eta Herrirako kide bat. Herrirako beste 3 kideak, berriz, espetxeratuak izan ziren, 10 eta 13 hilabetez. Abokatuen egoitzak miatu zituzten Hernanin, Gasteizen, Iruñean eta Bilbon.

·  ALFONSO ZENON CASTRO:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 11 urte.

·  KEPA MANTZISIDOR TXIRAPOZU:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 11  urte.

·  EUKENE JAUREGI LEJONA:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 11 urte.

· ANE ITUIÑO PEREZ:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 11  urte.

· AIERT LARRARTE ALDASORO:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 11  urte.

· AINHOA BAGLIETTO GABILONDO:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 11  urte.

· ARANTZA APARICIO LOPETEGI:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 11 urte.

·  ONINTZA OSTOLAZA ARRUABARRENA:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 11 urte.

·  HAIZEA ZILUAGA LARREATEGI:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 11 urte.

·  AMAIA IZKO ARAMENDIA:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra 11 urte.

· JAIONE CARRERA ZIRIZA:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 11 urte.

· ATXARTE SALVADOR NAVARRO:

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 11 urteko espetxe zigorra.

·  FRANCISCO BALDA ARAÑA (Herrira):

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea, terrorismoa jarraian goratzea, terrorismoa finantzatzea eta baldintzapeko neurriak haustea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 20 urte eta bost hilabete.

Isuna: 10.8000 euro

·  JAVIER CARBALLIDO EZKERRA (Herrira):

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa finantzatzea.

Eskatutako espetxe-zigorra:  17 urte.

Isuna: 6.000 euro

·  NAGORE SAN MARTIN MONTON (Herrira):

Leporatzen dizkioten delituak: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa finantzatzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 17 urteko espetxe zigorra.

Isuna: 6.000 euro

·  IÑAKI GOYOAGA LLANO (Herrira):

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 11 urte.

ETXERAT eta JAIKI HADI: 4 pertsona atxilotu zituen Guardia Zibilak 2015eko martxoan.  Deklaratu ondoren, baldintzapean aske geratu ziren denak, horietako batzuk, fidantzapean. Hainbat miaketa egin zituzten.

·  OIHANA BARRIOS SALINAS (Jaiki Hadi):

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra:  11 urte.

·  IZASKUN ABAIGAR GARCIA DE AZILU (Etxerat):

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra:  11 urte.

· FERNANDO ARBURUA IPARRAGIRRE (Jaiki Hadi):

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra: 11 urte.

· NAGORE LOPEZ DE LUZURIAGA COMUNION (Etxerat):

Leporatzen dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.

Eskatutako espetxe-zigorra:  11 urte.

Kasu guztietan, espetxe-zigorraz gain, inhabilitazio eskaerak ere egin ditu Fiskaltzak;  lan edo kargu publikorako inhabilitazioak (15 urterainokoak) edota osoak (espetxe zigorra baino 10 urte gehiagorainokoak) eskatu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Presoak albisteak Epaiketak albisteak Eguneko albisteak Albisteak