Politika -

Epaiketa Auzitegi Nazionalean

11/13 sumarioko auzipetuak: 'Kartzelak husteko garaia da, ez betetzekoa'

47ek Bilbon egingo duten manifestaziorako deia egin dute, makroepaiketari 'ezetz' ozena emateko eta 'bakearen eta bizikidetzaren aldeko apustua' egiteko.

Zarrabeitia eta Meñika, gaurko prentsaurrekoan. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Zarrabeitia eta Meñika, gaurko prentsaurrekoan.
Astelehenean hasiko da 11/13 sumarioan auzipetutako 47 herritarren aurkako epaiketa

1:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

11/13 auzian auzipetuek "bakearen, elkarbizitzaren eta etorkizun hobe baten" apustua egin dute Auzitegi Nazionalean astelehenean hastekoa den epaiketaren atarian. "Giza Eskubideak, Askatasuna, Etorkizuna. Herrian" lelopean manifestazioa dago deituta larunbat honetan Bilbon, 47 auzipetuei babesa erakusteko. Hain justu, 47ek nabarmendu dutenez, "kartzelak husteko garaia da, ez betetzakoa".

Beñat Zarrabeitia eta Ibon Meñika auzipetuen bozeramaileek prentsaurrekoa eskaini dute gaur manifestazioaren azken deialdia egiteko.

Bien hitzetan, "beharrezkoa da presoen eta erbesteratuen egoerari aurre egiteko konponbideen agenda bat eratzea beharrezkoa da". Azpimarratu dutenez, "giza eskubideak errespetatzetik abiatu behar gara, eta horretarako iraganeko zauriak osatu behar dira, baina baita indarrean dauden eskubideen urraketekin amaitzea ere". 

Zarrabeitiak adierazi duenez, "herri honek bakea eta elkarbizitzaren aldeko apustu argia egiten du". Horren ildoan, espero du larunbateko manifestazioa oso jendetsua izatea, eta "milaka lagun" egotea Bilboko kaleetan "bakearen, elkarbizitzaren eta etorkizun hobe baten" aldeko aldarrian. Auzipetuak ere aldarri horiekin joango dira Madrilera. 

Epaiketari begira "itxaropentsu" agertu dira Zarrabeitia eta Meñika, "sozialki eta bakearen eta elkarbizitzaren eraikuntzan ondare positiboa" utziko dutelakoan. "Hilabete hauetako lanak, publikoan zein pribatuan izandako elkarrizketek, arrastoa utziko duten itxaropena dugu, etorkizun hobe bat eraikitzen aurrera egin dezagun".

Auzipetuentzat, guztira, 601 urteko zigor eskaera egin du Fiskaltzak, ETAko "kartzelen frontea"ren kide izatea egotzita. Bakoitzarentzat 8-12 urte bitarteko zigor eskaerak egin ditu Auzitegi Nazionaleko fiskalak.

Bideoa | Otegi: "Makroepaiketak ez dio ekarpenik egiten bizikidetzari"

Arnaldo Otegi: ‘Makroepaiketak ez dio ekarpenik egiten bizikidetzari’
Arnaldo Otegi: ‘Makroepaiketak ez dio ekarpenik egiten bizikidetzari’
Arnaldo Otegi: ‘Makroepaiketak ez dio ekarpenik egiten bizikidetzari’

0:21
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa ETA Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak