Politika -

Oroimen historikoa

Frankismoaren biktimak omendu dituzte erakundeek, Donostian

Erakundeetako ordezkari ugari bildu dira Oroimen Historikoaren Egunean lore eskaintza egiteko.

Eneko Goia Donostiako Udalak antolatutako ekitaldian parte hartu du. Argazkia: EFE
Eneko Goia Donostiako Udalak antolatutako ekitaldian parte hartu du
Frankismoaren biktimak omendu dituzte Donostian

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frankismoaren biktimei omenaldia egin diete gaur, ostirala, Donostian. Oroimen Historikoaren Eguna dela eta, EAEko erakundeetako hainbat ordezkarik Udaletxearen kanpoaldean egindako lore eskaintzan parte hartu dute.

Josu Erkoreka eta Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako ordezkariak izan dira bertan, baita Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostiako Udaleko kideak ere, esaterako, Eneko Goia alkatea.

Donostiako alkateak azpimarratu duenez, "gogoratzea ez da gorrotoa suspertzea". "Soilik beldur, urruntze, isiltasun eta konpondu gabeko injustizien ingurukoak argitu nahi ditugu", gaineratu du.

Halaber, "jazarpena jaso eta errepresaliatuak izan zirenen datuak eta dokumentazio fidagarria lortzeko ezarritako zailtasuna" deitoratu du Goiak; izan ere, "hamarkadetan zehar krimenen frogak ezabatu eta lekukoen testigantzak ezkutatu zituzten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak