Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Alfonso Alonso: 'Patxi Lopezek zaplaztekoa bueltatu dio Zapaterori'
Alonsoren arabera, lehendakariak "atentzioa baztertu nahi du PSE-EEk hauteskundeetan izandako porrotetik" eta horretarako "erru guztiak Zapaterori botatzen dizkio".
Erredakzioa
Alfonso Alonso Kongresuko PPko bozeramaileondokoak adierazi duenez, Patxi Lopez lehendakariak Gobernuari "zaplastakoa bueltatu" nahi izan dio PSOEko ezohiko biltzarra deituta. Alonsoren ustetan, Zapateroren eta Patxi Lopezen arteko "vendetta txikia" baino ez da, Gobernuak EAJrekin egindako akordioengatik.
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, "Jose Luis Rodriguez Zapaterok EAJrekin egindako akordioen harira sortutako erreakzioa" izan da Patxi Lopezena, izan ere, akordio horiek "ez omen dute bien arteko adiskidetasuna sendotu".
Horrez gain, Patxi Lopezek bestelako asmorik ere baduela nabarmendu du Alonsok: "PSE-EEk hauteskundeetan izandako porrotetik atentzioa kentzea", eta horretarako "emaitzen ardura osoa Zapaterori egotzi dio".