Politika -

Adierazpenak

Alvarez de Toledok, Alonsori: 'Asko harritu nau ni atzerritartzat jotzeak'

PPk Kongresuan duen bozeramaileak nabarmendu du Euskadiko PPren presidentea, bere iritziz, nazionalismoaren kontrakoa da, amorratua; hortaz, haren hitzak harrigarriak iruditu zaizkio.

Alvarez de Toledok erantzun egin dio Alfonso Alonsori. Argazkia: EFE.
Alvarez de Toledok erantzun egin dio Alfonso Alonsori. Argazkia: EFE.
Alvarez de Toledok erantzun egin dio Alfonso Alonsori. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk Kongresuan duen bozeramaile Cayetana Alvarez de Toledok nabarmendu duenez, bera ez da "inoiz" jolasean izan 'ad hominem' "aipu kentzeekin" (alegia, ez diola inoiz balioa kendu pertsonak batek esandakoari erreparatuta pertsona hori zein den), eta azpimarratu du "asko" harritu duela EAEko PPren presidente Alfonso Alonsok bera "atzerritartzat" jotzeak, kontua izanik Alonso, bere iritziz, nazionalismoaren kontrakoa dela, amorratua gainera.

Igandean, Euskadiko PPk egindako konbentzioan, Alonsok saskibaloiko Munduko Kopako finalaren gainean hitz egin zuen, eta, barrezka, aseguratu zuen berak Espainiak irabaztea nahi zuela, nahiz eta "biziki" errespetatzen dituen argentinarrak (Alvarez de Toledok bertako nazionaltasuna ere badu): "Irakurtzen dute zer gertatzen den, eta ematen du ikaragarrizko kontua dela. Ez da egia! Alderdikideak gara, eta lagunak ere bai. Polemikarik ez", esan zuen, eta eskatu zuen elkarrekin lan egitea, "umeak" ez direlako.

Alvarez de Toledoren eta EAEko PPren arteko tirabira ostegunean hasi zen; egun hartan, bozeramaileak Euskadiren foralismoaz hitz egin zuen, eta kritiko agertu zen Euskadiko PPren nazionalismoaren aurkako ustezko "epelkeriaz". PPk Legebiltzarrean duen bozeramaileak, Borja Semperrek, gogor erantzun zion, eta nabarmendu zuen batzuk "alfonbra bigunetan" ibiltzen ziren bitartean, beste batzuk "bizitza ari ziren jartzen jokoan". 

"Politiken gaineko eztabaida"

Euskadiko PPren haserreaz galdetu diotenean, batez ere Semperren esandakoaz galdetu diotenean, Alvarez de Toledok esan du ez zuela ezer esateko 'ad hominem' adierazpenez: "Uste dut eztabaidatu behar dela politiken gainean, estrategien gainean, ideologien gainean, baina ez kontu pertsonalen gainean", esan du.

Hori esanda, harrituta agertu da, Alonsoren hitzen aurrean: "Ni asko harritzen nau Alonso jaunak, nazionalismoaren guztiz kontrakoa dela kontuan izanik, ni atzerritzartzat jotzeak", nabarmendu du, komunikabideen aurrean, Alfonso Fernandez-Mañueco Gaztela eta Leongo presidentearen hitzaldi batean izan ostean.

Euskadiko PPk eskatu dio adierazpen horiek zuzentzeko, eta galdetu diote ea nabaritzen duen Casadoren babesa; Alvarez de Toledok esan du esana zuela jada esan nahi zuen hori: "Harritu nauen gauza bakarra da nire alderdiko kide batzuek ni atzerritzartzat jotzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi Popularra Alderdi politikoak bideoak Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Alfonso Alonso berriak