Politika -

Odon Elorzak uko egin du

PSEk beste hautagai bat aurkeztuko du Donostiako Alkatetzarako

EFEk jakinarazi duenez, Gipuzkoako PSEk ez dio uko egiten Donostiako Alkatetzari, eta Ernesto Gasco Jaurlaritzako Garraio sailburuordea izatea hautagaia aztertzen ari da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako PSE-EEko zuzendaritzak ez dio uko egin Donostiako Alkatetzari, Odon Elorza alkategai eta zerrendaburu sozialistak ezetza eman duen arren, eta, beraz, beste hautagai bat aurkeztuko du, Alderdi Sozialistaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez.

Elorzaren iragarpenak ezustean harrapatu du Gipuzkoako PSE-EEren zuzendaritza, erabakia ez baitzuen adostu alderdiarekin.

PSE prest zegoen Elorza babesteko, EAJk betoa jarri badio ere. Orain, baina, beste hautagai bat aurkeztea erabaki du.

Aipatu iturrien arabera, Ernesto Gasco Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburordea izatea hautagaia aztertzen ari da PSE-EE.

Gasco sozialisten zerrendako hamargarrena da. Horrenbestez, bi zinegotzik dimititu egin beharko lukete sailburuordea Udalean sartu ahal izateko.

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia zinegotzi sozialista hautetsiekin batzartu da bart, egoera aztertzeko.

Atzo goizean, Odol Elorzak iragarri zuen ez duela hautagaitza aurkeztuko Donostiako alkate izateko. Handik eta ordu batzuetara, Radio Euskadiko "Ganbara" saioan egindako elkarrizketa batean, zinegotzi izateari ere uko egiten diola azaldu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea