Politika -
Hauteskundeak M22
PPk babesa bilatuko du Arabako Diputazioa 'gidatzeko', Bildu barik
EAJri itun "erradikalak" ez sinatzeko eskatu dio. Nahiz eta emaitza onak izan dituen, De Andresek ez dauka ziurtatuta ahaldun nagusi izango denik.
Erredakzioa
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusirako hautagaiak bilera sorta hasiko du datorren astean lurraldeko gainerako alderdiekin, Bildurekin barik, Gobernua "gidatzeko" aukera emango dion babesaren bila.
Zentzu horretan, eta Bilduk esan duenez EAJri emango diola babesa De Andres ahaldun nagusi izatea ekiditeko, jeltzaleei "erradikalak" ez diren itunak egitea eskatu die.
De Andresek foru hauteskundeetan Araban izandako emaitzak aztertu ditu. Hauteskunde Batzordeak PSE-EE edo EAJrena izan litekeen eserleku baten inguruan erabaki bitartean, PPk 16 eskainu lortu ditu Batzar Nagusietan. Atzetik, EAJ (13), Bildu (11), PSE (9) eta EB (2) daude.
Aipattako emaitzak gorabehera, De Andresek ez dauka ziurtatuta ahaldun nagusiko kargua. Dagoeneko Bilduk esan du EAJ babestuko duela Araban PPren Gobernu bat izateko, eta Iñaki Gereneabarrena EAJren Arabako presidenteak esan duenez, Xabier Agirre ''jeltzalea'' ahaldun nagusi izatea saiatuko dela berriz ere.
Batzar Nagusiaren erabakia, falta den eserlekuaren inguruan, eta EBren jarrera erabakigarria izan litezke baten zein bestearen aukerak aztertzerakoan.