Politika -
Datozen egunetan
Frantziak Espainiaren esku utzi du Jurdan Martitegi
Astelehenean Txeroki Espainaratuko dute. Baliteke biak Soto del Real Madrilgo espetxean sartzea, espetxeetako ordezkariek jakinarazi dutenez.
Erredakzioa
Frantziak Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi du gaur Jurdan Martitegi eta, datorren astelehenean Garikoitz Aspiazu Rubina Txeroki ETAko buruzagi ohia Espainaratuko dute. Auzitegi Nazionalak epaitu egingo ditu, ETArekin zerikusia duten delituak egotzita, Fiskaltzak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.
Hori horela, Martitegi gaur espainiaratu dute, eta Txeroki datorren astelehenean, epai ditzaten.
Baliteke biak Soto del Real Madrilgo espetxean sartzea, espetxeetako ordezkariek jakinarazi dutenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea