Politika -
PSOEren Batzorde Federala
Rubalcabak hautagaitza onartu du 'hausnarketa luzea eta sakona eginda'
Presidenteordea primarioetara aurkeztuko da eta baliteke hautagai bakarra izatea. Beste inork bere burua aurkezten ez badu, izendapen ofiziala ekaianaren 18an egingo dute.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko lehen presidenteordea alderdi sozialistaren hautagaia izango da hurrengo hauteskunde orokorretan. Rubalcabak baietza eman dio PSOEren zuzendaritzak hautagai izateko egindako eskaerari.
Barne Ministroak PSOEren Batzorde Federalaren amaierako hitzaldian egin du iragarpena. Batzorde horretan, hauteskunde primarioak egitea erabaki dute eta zuzendaritzak babes osoa eman dio Jose Luis Rodriguez Zapateroren ordezkatu eta Gobernuko presidenterako hautagaia izateko.
Rubalcabak adierazi duenez, erronka honi buruz asko pentsatu du eta "hausnarketa luzea eta sakona" egin ondoren erabaki du aurreapausoa ematea.
Presidenteordeak, gainera, "eskerrak" eman dizkio Batzorde Federalari 2012ko hauteskundeetarako hautagaia izateko agertutako konfiantzagatik, eta ardura hori onartu egin du: "Egingo dute, zuen esanetara nago, nire buruan primarioetara aurkeztuko du, taldeengana joango naiz, jende askoren babesa dudala uste dut, benetan, baina haiengana joango naiz", esan du.
Hautagai ofiziala, ekainaren 18an
Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko lehen presidenteordea ekainaren 18an izendatuko dute hautagai ofizialki, primarioetarako beste hautagaitza bat aurkezten ez bada.
Hautagai gehiago baleude, bozkaketa ekainaren 26an egingo litzateke eta hautagaia uztaialaren 2ko Batzorde Federalean izendatuko lukete.