Politika -
Hauteskunde primarioetan
Luis Angel Hierro diputatu ohiak Rubalcabarekin lehiatu nahi du
Hierrok 90eko hamarkadatik defendatu ditu hauteskude primarioak eta Rubalcabak irabaziko balitu alderdiarentzat "ikaragarri ona" izango litzatekeela esan du.
Erredakzioa
Luis Angel Hierro Kongresuko 47 urteko diputatu ohiak eta Sevillako Unibertsitate Publikoko Ekonomia irakasleak PSOEren hauteskunde primarioetara aurkezteko asmoa duela adierazi du eta Alfredo Perez Rubalcaba hautagai ofizialarekin lehiatu nahi duela esan du.
Hierrok esan duenaren arabera, ezagutzen dituen politikari guztien artean "argiena da Rubalcaba, eta presidente bikaina izango litzateke espainiarrentzat", baina zama handi bat dauka hautagai bezala "jendeak, Gobernuko presidentean ez ezik, Gobernuan eta alderdian ere zeukan konfiantza galdu baitu".
Diputatu ohiak 90eko hamarkadatik defendatu ditu hauteskunde primarioak eta, hortaz, Rubalcabarekin izango lukeen norgehiagokan presidenteordeak irabaziko balu, Hierroren aburuz, "alderdiarentzat zoragarria izango litzateke; izan ere, norbaitekin lehiatu ostean eta irabazle aterako litzateke".
Hierrok bere hautagaitzarako alderdiaren aparatuaren laguntza izatea "kimerikoa" dela esan du eta, hortaz, sare sozialak erabili dituela azaldu du. Bertan, PSOEren federazio guztietan babesa topatu duela adierazi du.
Aurkeztutako proiektua ekainean ez dela zaharkituko esan du eta primarioetan parte hartzeko 22.000 babesak lortzen ez baditu, alderdiak irekitzen dituen prozesu guztietan parte hartuko duela adierazi du.
Gobernu sozialistaren politika ekonomikoari buruz Hierrok esan duenez, "ezinbestean egin behar zen" eta etorkizunean, herriak gustukoak ez izan arren, laudatuak izango da.