Politika -
M-22ko hauteskundeak
Bilduri 'ETAren historia' gaitzesteko exijitu dio Pagazartunduak
Fernando Buesa Fundazioak eta Aldaketa elkarteak Bilbon antolatutako Topaketan egin ditu adierazpenak. Iragan azaroan hainbat elkartek eta fundaziok adostutako dokumentua aztertu dute bertan.
Erredakzioa
Bilduri "ETAren historia osoa gaitzesteko" exijitu dio Maite Pagazartundua Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidenteak, koalizioaren agerrera "estrategia hutsa" ez dela erakusteko eta bermatzeko.
Fernando Buesa Fundazioak eta Aldaketa elkarteak Bilbon antolatutako Topaketan egin ditu adierazpenak Pagazartunduak. Iragan azaroan hainbat elkartek eta fundaziok adostutako dokumentua aztertu dute bertan.
Indarkeriaren memoria eraikitzean, inpunitaterik gabeko ETAren amaiera exijitu dute gaur. Pagazartunduaren hitzetan "oso garrantzitsua" izango da terrorismoaren amaieran "fribolitaterik" ez egotea. "Gehienetan, biktimak dira galtzaile nagusiak", eta horrek, "tabu berriak" ekar litzake "biktimak isilarazteko".
Zentzu honetan, iragana gaizesteko eskaria egin die ETAri eta ezker abertzaleari. Bere ustez, ETAren amaiera ezin da "zigorgabetasunak" bultzatuta etorri. "Justizia nagusitu behar da", gaineratu du Pagazartunduak.
Bere hitzetan, "zigorgabetasuna nagusitzen bada", terrorismoaren biktimak "irtengo dira galtzaile", gizarteak "ahaztu egingo dituelako".
Horregatik, "inpunitate politikoa, judiziala, soziala eta historikoa" saihesteko "erreflexioa" egin behar dela azpimarratu du Pagazartunduak.
"Justizia nagusitzen bada, agian biktimak ez dira galtzaile aterako", baina "inpunitatea nagusitzen bada, galtzaileak errugabeak izango gara".
"Gizarte ezberdinetan gaizkileekin eskuzabala izatea eskatzen denean, errugabeak diren biktimekin bihozgabea izatea eskatzen da", esan du.