Politika -
RADIO EUSKADI
Peio Mindegia: 'Polizia indarkeriaren biktimen aitortza berandu iritsi da'
Eusko Legebiltzarrak onartutako 12/2016 legearen arabera, 1978 eta 1999 urte artean polizia indarkeria pairatu zuten biktimek erreparazioa jaso dezaten eskaera aurkezteko epea atzo zabaldu zen.
eitb.eus
Peio Mindegia polizia indarkeriaren biktima elkarrizketatu dute Radio Euskadiko 'Cronica de Euskadi Fin de Semana' saioan. 1983an Errenterian Poliziak egindako karga batean larri zauritu zuten Mindegia.
Kritiko agertu da Eusko Legebiltzarrak gai honen inguruan onartutako legeari buruz, besteak beste, "berandu" iritsi delako. Azken hiru hamarkadotan "bakarrik" eta "erakundeen inolako babesik gabe" egon direla nabarmendu du.
Elkarrizketa, jatorrizkoa, gaztelaniaz
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea