Politika -
Bigarrenez
'Txeroki' espainiaratu dute
Auzitegi Nazionalak eskatuta espainiaratu dute. Kalte terroristengatik, lehergailuak izateagatik, legez kanpoko atxiloketa egiteagatik eta ibilgailuak lapurtzegatik epaituko dute.
Erredakzioa
Frantziak Garikoitz Aspiazu, ‘Txeroki’ ETAko buruzagi ohia espainiaratu du gaur Le Bourget-eko espetxetik. 2009ko irailean ere Espainiako Auzitegi Nazionalean galdekatu zuten.
Auzitegi Nazionaleko 3. eta 5. epaitegiek eskatu dute ‘Txeroki’ren espainiaratzea. Kalte terroristengatik, lehergailuak izateagatik, legez kanpoko atxiloketa egiteagatik eta ibilgailuak lapurtzegatik epaituko dute.
2009ko irailean ere Frantziak Aspiazu espainaratu zuen bost auzi ezberdinengatik epaitu ahal izateko (guztira 21 auzi ireki dizkiote).
Epaitzeko dituen auzien artean, Barajaseko aireportuan izandako atentatua dago (bi lagun hil ziren, 2006ko abenduaren 30an).