Politika -

Euskalduna Jauregia

PSE-EEk hauteskundeetako emaitzak aztertuko ditu Batzorde Nazionalean

Jose Antonio Pastor sozialisten bozeramaileak aitortu du herritarrek ez dietela eman espero zuten "konfiantza".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEk Batzorde Nazionala bilduko du gaur Bilboko Euskalduna Jauregian, eta hauteskundeetako emaitzak izango dituzte hizpide eta, era berean, "iraganaz gogoeta autokritiko eta serioa" egingo dute, Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak atzo azaldu zuenez,

PSE-EEk onartu du dagoeneko herritarrek ez dietela eman espero zuten "konfiantza" hauteskundeetan, hori dela eta, sozialistek "kritika" egingo dute eta "ziurrenik, gogoetarako organuren bat eratuko dute, batzorde federalean egin den moduan, izan ere, Euskadin ere egin behar da gogoeta politikoa".

"Euskal mapa politiko berriaren gogoeta politikoa egin behar dela uste dut, errealitate horretara egokitu behar dugu eta horren araberako estrategia bat ezarri", Pastorren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea