Politika -
Bilera txanda
PSEk ez dio akordietara iristeko 'jarrera itxiegia' antzeman EAJri
EAJri lehenengo indarra den erakundeetan babesa emateko aukera helarazi diote, eta ordainetan, Donostian, Andoainen eta Errenterian sozialistak babesteko eskatu diete.
Erredakzioa
Rodolfo Ares PSE-EEko Politika idazkariak eta Jaurlaritzako Barne sailburuak datorren ekainaren 11 arteko epea eman dio euskal erakundeei egonkortasuna emango dien ituna adosteko eta akordio horren inguruan EAJri ez diola "jarrera itxiegirik" antzeman adierazi du.
Hala adierazi du Aresek Legebiltzarreko korridoreetan, maiatzaren 22ko hauteskundeen ondoren alderdiek hasitako kontaktu errondaren baitan sozialistek eta jeltzaleek egin duten bileraren ostean.
Aresek esan du bere alderdiaren borondatea EAJk eta PSE-EEk partekatzen dituzten politiketan sostengatzen diren akordioak adostea dela martxan dauden proiektu estrategikoak mantendu ahal izateko eta erakundeei egonkortasuna emateko.
Ha dejado claro que ha trasladado al PNV que, en todo caso, los acuerdos para ayuntamientos y diputaciones a los que pudieran llegar los dos deben cerrarse antes del 11 de junio, fecha en la que se constituyen los consistorios.
EAJri lehenego indarra den erakundeetan babesa emateko aukera helarazi diela azaldu du Aresek, eta era berean, jeltzaleek Donostia, Andoain eta Errenterian hautagai sozialistak babes ditzatela eskatu. Udal horietan PSE-EE zegoen orain arte, baina maiatzaren 22ko hauteskundeetan Bilduk zinegotzi gehiago lortu zituen.
Sailburuak argi utzi du EAJrekin ituna egiteko hiru alkatetza horiek babestea nahitaezko baldintza dela.
EAJk proposamenaren inguruko erantzunik ez duela eman gaineratu du