Politika -
Altsasuko auzia
Mobilizazio ugari Altsasuko auziaren ebazpena salatzeko
Milaka pertsona atera dira kalera Euskal Herri osoan "injustizia"tzat jotzen dutenaren aurka protesta egitera.
agencias | redacción
Milaka pertsona atera dira gaur kalera Euskal Herriko hiri eta herrietan Auzitegi Gorenak Altsasuko gazteen inguruan eman zuen ebazpena salatzeko. Gorenak espetxeratzea berretsi zuen, nahiz eta zigorrak apur bat arindu.
Ehunka pertsonak parte hartu du Iruñeko alde zaharreko kaleak zeharkatu dituen manifestazioan, hainbat gazte kolektibok dietuta.
"Etxera, altsasukoak aske. Stop muntaia poliziak" zioen pankartaren atzean abiatu dira udaletxeko plazatik, alde zaharreko kaleak zeharkatu, eta hasiera puntuan amaitzeko.
Udaletxeko plazara iritsi direnean agiri bat irakurri dute, eta gogor salatu dute "Altsasuk bizi izan duen muntaia politiko, judizial eta mediatikoa". Horren harira, argi adierazi dute ez dutela onartuko zortzi gazteen absoluzioa ez den ebazpenik.
Altsasuko herria "kriminalizatua" izan dela eta prozesu judizialean "irregulartasunak" izan direla ere kritikatu dute.
Elkarretaratzea Donostian, Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko
Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko, elkarretaratzea egin dute Bilbon