Politika -
Eusko Legebiltzarra
Beste biktima politikoentzako batzorde txostengile bat sortu dute
Txostenaren sorrera ez da batzorde baten eskuetan izango eta PPren "oniritzia" jaso du.
Erredakzioa
Beste biktima politikoen egoera aztertzeko batzorde txostengile bat sortzea adostu du Eusko Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordeak.
Txostenaren sorrera ez da batzorde baten eskuetan izango eta PPren "oniritzia" jaso du, Ganberako iturriek jakitera eman dutenez.
Motibazio politikoko biktimentzako diru-laguntzak jazotzen zituen ekimena onartu zuen Eusko Legebiltzarrak martxoaren 31n. Biktima horien artean, "Estatuko agenteen" edo Poliziaren ekintzek eragindakoak daude. Gainera, gai honi buruzko txosten berezi bat martxan jartzea adostu zuten.
EAJk, PSEk, Aralarrek, EAk eta EBk sinatu zuten ekimena eta osoko bilkuran onartu zuen Ganberak. Testuaren aurreneko puntua babestu zuen PPk eta UPyD abstenitu egin zen. Txostenaren inguruko zatia ez zuten onartu bi alderdi horiek.
Batzorde txostengilea egun batzuk barru osatuko dute Arantza Quiroga (PP) Eusko Legebiltzarreko presidentearen presidentetzapean. Geroago txosteneko kideek presidentea aukeratuko dute.