Politika -

Nafarroa

CDN desegin eta alderdi bezala desagertu da emaitza txarrengatik

Ezohiko batzar batean desegitea eta desagertzea erabaki du alderdiak. CDN duela 16 urte sortu zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezohiko batzar batean desegitea eta desagertzea erabaki du gaur Convergencia de Democratas de Navarra (CDN) alderdiak. CDN duela 16 urte sortu zuten. Maiatzaren 22ko hauteskundeetan izandako "emaitza txarrek" erabakia hartzera bultzatu dute alderdia.

"Eztabaida garrantzitsu" baten ostean erabakia "gehiengoak" hartu du Iruñeko egoitzan egindako batzarrrean. 70 lagun izan dira ezohiko batzarrean, nahiz eta 400 bat deitu bertan parte hartzeko.

Jose Andres Burguete CDNko presidenteak eman du erabakiaren berri. Juan Cruz Alli presidente ohiak eta alderdikideek lagundu dute prentsaurrekoan. Convergencia 1995ean sortu zuen Allik, UPNn zatiketa izan eta gero.

1995ean Foru Parlamentuan hamar eserleku lortu zituen CDNk, eta iragan legeladian bi ordezkari izan zituen. Azken hauteskundeetan ez du botoen % 3 lortu, ondorioz, sortu zenetik aurrenekoz ordezkaritzarik gabe geratu da.

Horregatik, "errespetuz, sen onaz eta zuhurtasunez, CDNko kideek egin ohi izan dugun bezala, egoera eta emaitzak aztertu ditugu eta CDN desegiteko eta desagertzeko unea heldu dela erabaki dugu", adierazi du Burguetek, "nahiz eta pena handiarekin egin, baina duintasunez eta zintzotasunez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea