Politika -

Katalunia

Jendetza, ANCk eta Omniumek deitutako 'Askatasunaren Martxetan'

'Askatasunaren Martxak' Kataluniako bost herritatik atera dira. Tarregatik, Tarragonatik eta Bergatik abiatu direnek trafikoan eragozpenak eragin dituzte. Quim Torrak bat egin du haiekin.

Vicen 08:00etan abiatu dute martxa. Argazkia: EFE
Viceko marcha 08:00etan abiatu dute.
Bartzelonara bidean dira 'Askatasunaren martxak'

1:31

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako buruzagi independentistei ezarritako zigorra salatzeko ANC eta Omnium elkarteek antolatutako 'Askatasunaren Martxak' abiatu dira, eta ostiralean iritsiko dira Bartzelonara. Egun horretan, greba orokorra egingo dute Katalunian, sindikatuek deituta.

Martxak bost herritatik atera dira, 07:00ak eta 09:00ak bitartean: Tarrega (Lleida), Tarragona, Berga (Bartzelona), Vic eta Gironatik, hain zuzen ere, eta milaka parte hartzailek bat egin dute ekimenarekin.

Gironako martxan, Elisenda Paluzie ANCko presidenteak eta Carles Puigdemont eta Dolors Bassaren senideek hartu dute parte.

Guztira, 100 kilometroko ibilbidea egingo dute hiru egunetan.

ANCk eta Omniumek 'Askatasunaren Martxetan', greba orokorrean eta sindikatuek antolatutako manifestazioan (17:00) parte hartzeko deia egin diete herritarrei.  

Kataluniako Trafiko Zerbitzuak jakinarazi duenez, Tarregako, Tarragonako eta Bergako (horiek abiatu dira lehendabizi) martxek eragozpenak sortu dituzte A-2, N-340 eta C-16 errepideetan, Bartzelonara bidean.

Torra martxan sartu da, Gironan

Quim Torra Generalitatearen presidentea Gironako martxan sartu da, Caldes de Malavella parean.

Generalitatearen Jauregian, martxan sartu aurretik, Torrak batzarra egin du, Pere Aragones presidenteorde eta Ekonomia kontseilariarekin, Meritxell Budo Presidentetza kontseilariarekin eta Miquel Buch Barne kontseilariarekin. Gauean izandako istiluak izan dituzte bileran aztergai.

Martxetan, hurrengoak ere izan dira: Osasun kontseilari Alba Verges, Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Elikadura kontseilari Teresa Jorda, Lurralde eta Jasangarritasun kontseilari Damia Calvet, eta Politika Digital eta Administraritza Publiko kontseilari Jordi Puignero.

Torrarekin batera, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak ere bat egin du martxarekin. Kataluniako presidentearen ondoan ibili da.

Gironako Sils parean, Torrak adierazpenak egin ditu; zehaztu duenez, Kataluniako Gobernua "jendearen ondoan dago", eta proces auziaren epaiaren aurka "Katalunian egiten ari diren manifestazio guztiak babesten ditu".

BIDEOA | Bartzelonara bidean da 'Askatasunaren martxa'

Bartzelonara bidean dira 'Askatasunaren martxak'
Bartzelonara bidean dira 'Askatasunaren martxak'
Bartzelonara bidean dira 'Askatasunaren martxak'

1:31

Hiru eguneko greba ikasleen artean

Ikasleen Sindikatuak (SE, katalanez) ere gaur hasi du ostiralera arteko hiru eguneko greba. Katalan Herrietako Ikasleen Sindikatuak (SEPC, katalanez), aldiz, bihar eta etzi egingo du geldialdia.

SE sindikatuak azaldu duenez, gaur piketeak eta batzarrak egingo dituzte institutuetan eta unibertsitateetan; bihar manifestazioak egingo dituzte Bartzelonan, Tarragonan eta Gironan (12:00), eta ostiralean elkarretaratzea egingo dute Bartzelonako Unibertsitatearen parean (12:00) eta arratsalderako deituta dagoen manifestazio orokorrarekin bat egingo dute.

Bestalde, SEPC sindikatuak greba deitu du ostegunerako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta ostiralerako, ikastetxe eta unibertsitate guztietan. 'Contra la repressió a tot un poble, les estudiants ho aturem tot!' ("Herri oso baten errepresioaren kontra, ikasleek dena geldituko dugu") lelopean, "askatasuna kalean eta herriaren mobilizazioaren bitartez bakarrik lortuko dugu", esan du sindikatuak, eta, bide horretan, ikasleak aitzindari izatea nahi duela.

Buchek protesta baketsuak eskatu ditu

Bestalde, Miquel Buch Kataluniako Barne kontseilariak 'proces'aren aurkako protestak modu "zibiko eta baketsuan"  egitea eta biolentoak isolatzea eskatu du, Generalitateak segurtasun publikoan dituen "erabateko eskumena" arriskuan ez jartzeko.

Atzo Bartzelonan izan ziren istiluen ostean emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, polizia propioa izatea "herri baten ardura mailaren erakusle" da, eta eskumen horri eusteko deia egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak