Politika -

Auzitegi Nazionala

Porturi eta Sarasolari zortzi urteko kartzela-zigorra ezarri diete

2007ko abuztuaren 26an karabana bat zartarazi zuten Castellon. ETAko bi kideak, ostera, absolbitu egin dituzte Frantzian lapurtutako ibilgailuaren jabeak bahitu izanagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak zortzi urteko espetxe-zigorra ezarri die Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideei, 2007ko abuztuaren 26an lehergaiz betetako karabana bat Cuevas de Vinroman (Castello) zartarazteagatik, baina ibilgailuaren jabeak bahitzeagatik ez dute zigorrik jaso eta aboslbitu dituzte.

Epaian, Portuk eta Sarasolak lehergailuen kokapen delitu bat egin dutela frogatutzat jo du Auzitegiak, baina legez kanpoko atxiloketa, lapurreta, ibilgailuaren erabilpen ilegitimoa eta txikizio terrorista delituengatik absolbitu ditu. Fiskalak 61 urteko espetxe-zigorra eskatu zuen bakoitzarentzat.

Javier Gomez Bermudez, Manuela Fernandez Prado eta Javier Martinez Lazaro magistratuek osatu duten auzitegiaren arabera, Portuk Sarasolarekin "ados" 500-1.000 kilo lehergairekin kargatutako karabana hartu zuen 2007ko abuztuaren 25ean, Baztanen (Nafarroa), Elurra taldeko beste kide batekin.

Ibilgailua Cuevas de Vinromako landa-bide batean aparkatu zuen Portuk gaua igarotzeko. Herriko bizilagun batek Guardia Zibilari abisua eman zion eta patruila bat bertaratu zen, baina "ezer susmagarririk ez" zuen ikusi eta alde egin zuen.

Hala ere, Oropesaraino ez jarraitzeko erabaki hartu zuten Portuk eta haren laguntzaileak. Hurrengo goizean Sarasola ohartarazi eta 6 bat kilometrora furgoneta abandonatu zuten goi-tentsioko dorre baten alboan. Karabana lehertu zenean kalteak eragin zizkion dorre horri.

Furgoneta

ETAko kideek erabilitako furgoneta Frantzian lapurtu zuten abuztuaren 24an. Jabeei eta haien lau seme-alabei eraso egin zieten Messangesen. ETAko lau kidek atxikita izan zituzten abuztuaren 27ra arte.

Portuk eta Sarasolak familia bahiturik izan zuen taldearekin "ados" ekin zutenik frogaturik geratu ez dela erabaki du auzitegiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea