Politika -

MEMORIA HISTORIKOA

Frankismoaren biktimak omendu ditu PSOEk Sartagudan

Frankismoak hildako 3.000 nafarrak omendu nahi izan dituzte, baita "Nafarroako bide bazterretan amaitu zuten Estatu osoko 240 fusilatuak ere", lore eskaintza baten bidez.

Un momento del homenaje en Sartaguda. Foto: EiTB
Un momento del homenaje en Sartaguda.
Un momento del homenaje en Sartaguda. Foto: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk, Adriana Lastra idazkariorde nagusia buru duela, omenaldia egin die frankismoaren biktimei igande honetan Sartagudako Memoriaren Parkean eta "memoria, justizia eta erreparazioa" eskatu ditu horientzako.

Ekitaldian izan dira, besteak beste, Maria Chivite PSN-PSOEko idazkari nagusia eta Santos Cerdan zein Toni Magdaleno Kongresurako eta Senaturako hautagai nafarrak.

Martin Zabalza PSNren Memoria Historikorako Bulego Teknikorako koordinatzaileak esan du gaurkoa "frankismoak hildako 3.000 nafarrak gogoratzeko eguna" dela "baita Nafarroako bide bazterretan amaitu zuten Estatu osoko 240 fusilatuak omentzeko eguna ere".

"Diktadoreak horma eta bide bazterrak lagunez bete" zituela salatu du Zabalzak eta "hark malko beltzak sortu zituen Nafarroako tokietan, sozialistek gaur arrosa gorriak jartzen" dituztela gaineratu du.

Hala, lore-eskaintza egin dute Sartagudan. Tartean, 13 emakumek 13 arrosa jarri dituzte "azken egunotan euren izena zikindu nahi izan duten biktimen omenez" (Ortega Smithen adierazpenak gogoan). "Eskuinak berriz ere gezurra esan du memoria historikoari dagokionez, militantzia eredu ziren gazte haiekin zerikusirik ez zuten gezurrak esanez" salatu du.

"Sozialistei horrenbeste min egin zieten eta diktadurak odolez zikindu zituen toki haiek elkarbizitza leku" bihurtu behar direla ere esan du Zabalzak, "gorrotoa eta errebantxa alde batera utziz" amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PSN Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa