Politika -

Hauteskunde ondorengo itunak

Rubalcabak "zentzuz jokatzea" eskatu du Bildu gobernuan egon ez dadin

Koalizioak Donostian edo Gipuzkoan gobernatzeak ez diola beldurrik ematen adierazi du Espainiako Barne ministroak, baina akera hori ez duela gustokoa adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bildu Donostiako eta Gipuzkoako gobernuan egon ez dadin "zentzuz jokatzeko" eskatu du Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne Ministroak.

Aukera horrek ez diola "beldurrik" ematen azaldu du, baina ez zaiola gustatzen azpimarratu du. "Beldurra ez da hitza, ez zait gustatzen, ez dut nahi, politikoki ez lukeela horrela izan behar uste dut, baina itxaron dezagun 11rarte zer gertatzen den ikusteko", adierazi du Rubalcabak.

Itun politikoak azken egunerarte ez direla ixten esan du Barne ministroak. "Ikus dezagun guztiek zentzuz jokatuta konponbidea bilatzen diogun gobernua gobernatu behar ez dutenen esku egon ez dadin", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea