Politika -

Hauteskunde ondorengo itunak

Mendia: 'Argi dago EAJk Bilduri eman diola Gipuzkoako Aldundia'

Egoera honen aurrean sozialistek euren hautagaia babestuko dutela adierazi du Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du zinegotzi eta batzarkide sozialistek euren hautagaiak babestuko dituztela.

"Argi dago EAJk Bilduri eman diola Gipuzkoako Aldundia", adierazi du Mendiak, eta egoera honen aurrean esan du "agerikoa" dela sozialistek euren ahaldun nagusigaia bozkatzea.

Justizia sailburuak Giza Eskubideen inguruko ikastaro bat inauguratu du Donostian. Bertan, komunikabidei adierazi die Patxi Lopezen Gobernuak udalek eta aldundiek "gobernu egonkorrak" izatea nahi duela.

"Krisi garaian beharrezkoa da erakunde egonkorrak izatea, gobernatzeko modukoak, aurrekontuak erraz ateratzeko ahalmena dutenak", erantsi du Mendiak.

Halaber, Eusko Jaurlaritzaren "ardura nagusia" bakea lortzeko lanean jarraitzea dela azaldu du jaurlaritzako bozeramaileak eta "enplegua sortzeko helburuarekin enpresentzako eta industriarentzako baldintza hobeak bilatzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea