Itxi

Politika

Memoria historikoa

Erorien Haranak 'inor ez iraintzea' nahi du Espainiako Gobernuak

Agentzia | Erredakzioa

Isabel Celaa Exekutibo zentraleko jarduneko bozeramaileak onartu duenez, Espainiako Gobernuak oraindik monumentuaren etorkizunaren inguruko "gogoetarik" ez du egin.

1:07
Isabel Celaá

Franco Erorien Haranetik atera ondoren Espainiako Gobernuak ez du oraindik sakondu mausoleoaren aukeretan, baina Gerra Zibileko "biktimen memoriari laguntzeko tokia" bihurtu beharko litzatekeela uste du. "Ez du inor iraindu behar", azpimarratu du.

Ministroen Kontseilua bildu ondoren, prentsaurrekoa eman du Isabel Celaa Espainiako Gobernuko jarduneko bozeramaileak. Celaak onartu duenez, Espainiako Gobernuak oraindik monumentuaren etorkizunaren inguruko "gogoetarik" ez du egin. Diktadorearen gorpuzkiak ostegunean atera zituzten, Pardon, Mingorrubio hilerriko panteoi batean lurperatzeko.

Celaaren hitzetan, Gobernu zentralak "biktima guztien memorian eta duintasunean lanean jarraitzeko asmoa du, Memoria Historikoaren Legea oinarri hartuta". Horregatik, "laster" lanean hasiko direla ziurtatu du. Adituen batzorde batek 2011n egindako txostena gogora ekarri du ministroak, non Erorien Haranari "esanahi berri" bat emateko adituen proposamenak bildu zituzten. Proposamen horien artean lehengoa, Francisco Francoren gorpuzkiak desobiratzea.

"Gobernuak ez du historia berak baino gehiago korrika egingo", ohartarazi du bozeramaileak. Zentzu horretan, diktadorea desobiratzeko 44 urte behar izan dituztela gogorarazi du. Gaineratu duenez, orain "hurrengo pausoan pentsatzeko" unea da, Haranaren etorkizuna zehaztekoa, hain zuzen ere.

"Erorien Haranak beste esanahi bat du dagoeneko"

Hala eta guztiz ere, Franco Eroriren Haranetik ateratzea "demokraziaren garaipen handi" bat izan dela uste du Celaak. Ministroaren ahotan, espainiar guztiak "harro" egon beharko lirateke. Hala ere, Memoria Historikoaren Legea betetzeko oraindik "egiteko asko" dagoela onartu du bozeramaileak.

"Erorien Haranak beste esanahi bat du dagoeneko, eta Espainiak izango duen edozein Gobernuk norabide horretan egingo du aurrera", erantsi du ministroak. Demokraziaren osasuna defendatu du Celaak, nahiz eta Kataluniatik batzuek "Estatua frankismoaren oinordekoa dela esan".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena