Politika -

Kongresuan

Bonok polemika piztu du bilkurak hirutik bira murriztea erabakita

"Egoki deritzozue proba egiteari?", galdetu zien parlamentariei, eta erantzunik jaso ez zuenez, berea izan zen azken hitza. "Eskerrik asko aho batez onartzeagatik", esan zuen.

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuko presidenteak, Jose Bonok, astean egiten dituzten bilkuren kopurua hirutik bira murrizteko babes osoa zuela pentsatu zuen asteazkeneko bilkuraren amaieran proposatu ostean. Kongresuko talde guztiak, baina, proposamen horren aurka agertu dira erabat.

Bonoren ekimena baztertzeaz gain, bozeramaileek ohartarazi egin diote ostegunetan bilkurarik ez egiteak Ganberaren irudi publikoari kalte egingo liokeela. Proposamen horrek aurrera eginez gero, bilerak astearteetan eta asteazkenetan bakarrik egingo dituzte.

Aste honetan, historian lehen aldiz, bi bilkura besterik ez dute egin.

Bilkura amaitutzat eman baino lehen, eta une horretan Ganberan zeuden parlamentari eskasei zuzenduta, Gobernuari galdetu eta hiruzpalau interpelazio eginda, kontrol saioa "bete baino beteagoa" izan zela eta, ondorioz, 13:00ak baino lehen bukatutzat emango zuela esan zuen Bonok.

Jarraian, gaineratu egin zuen "zenbait bozeramailek" astean egiten dituzten bilkurak hirutik bira "murrizteko aukera probatzea komenigarria" izango litzatekeela esan diotela, eta beharrezkoa balitz, asteazkenetako saioak luzatzea.

"Bozeramaileek esaten didatenari kasu egiteko obligazio morala daukat, eta zuek, are gehiago, hemen egonda", esan zien Bonok diputatuei.

 

Eta honakoa galdetu zien: "Egoki deritzozue proba egiteari?".

Galderak ez zuen erantzunik jaso, eta Bonok, orduan, hau esan zien: "Eskerrik asko aho batez onartzeagatik".

Ondoren, Kongresuko taldeek Bonoren erabakiaren berri izan zutenean, harrituta agertu ziren proposamena Ganberara eramateko erarekin.

"Itxita, Gobernu faltagatik"

Jose Luis Ayllon talde popularreko idazkari nagusiaren arabera, "nahiz eta Gobernuak ideia falta eduki eta ezer egin ez" Parlamentuak ez du zergaitik "Gobernu faltagaitik itxi" behar.

Ayllonek esan duenez, Bonok denbora libre gehiago eman nahi izan dio Alfredo Perez Rubalcaba lehen presidenteordeari hauteskunde orokorrei begira kanpaina egiteko.

Talde sozialista ere murrizketaren kontra agertu da, eta zuzendaritzako iturriek Efe albiste agentziari esandakoaren arabera, "hiru egunetako sistemarekin jarraitzearen alde" daude.

Kongresuko presidenteak, Jose Bonok, astean egiten dituzten bilkuren kopurua hirutik bira murrizteko babes osoa zuela pentsatu zuen asteazkeneko bilkuraren amaieran proposatu ostean. Kongresuko talde guztiak, baina, proposamen horren aurka agertu dira erabat.Bonoren ekimena baztertzeaz gain, bozeramaileek ohartarazi egin diote ostegunetan bilkurarik ez egiteak Ganberaren irudi publikoari kalte egingo liokeela. Proposamen horrek aurrera eginez gero, bilerak astearteetan eta asteazkenetan bakarrik egingo dituzte.Aste honetan, historian lehen aldiz, bi bilkura besterik ez dute egin.Bilkura amaitutzat eman baino lehen, eta une horretan Ganberan zeuden parlamentari eskasei zuzenduta, Gobernuari galdetu eta hiruzpalau interpelazio eginda, kontrol saioa "bete baino beteagoa" izan zela eta, ondorioz, 13:00ak baino lehen bukatutzat emango zuela esan zuen Bonok. Normal 0 21  Jarraian, gaineratu egin zuen "zenbait bozeramailek" astean egiten dituzten bilkurak hirutik bira "murrizteko aukera probatzea komenigarria" izango litzatekeela esan diotela, eta beharrezkoa balitz, asteazkenetako saioak luzatzea."Bozeramaileek esaten didatenari kasu egiteko obligazio morala daukat, eta zuek, are gehiago, hemen egonda", esan zien Bonok diputatuei. Eta honakoa galdetu zien: "Egoki deritzozue proba egiteari?".Galderak ez zuen erantzunik jaso, eta Bonok, orduan, hau esan zien: "Eskerrik asko aho batez onartzeagatik". Normal 0 21  Ondoren, Kongresuko taldeek Bonoren erabakiaren berri izan zutenean, harrituta agertu ziren proposamena Ganberara eramateko erarekin. "Itxita, Gobernu faltagatik"Jose Luis Ayllon talde popularreko idazkari nagusiaren arabera, "nahiz eta Gobernuak ideia falta eduki eta ezer egin ez" Parlamentuak ez du zergaitik "Gobernu faltagaitik itxi" behar.Ayllonek esan duenez, Bonok denbora libre gehiago eman nahi izan dio Alfredo Perez Rubalcaba lehen presidenteordeari hauteskunde orokorrei begira kanpaina egiteko.Talde sozialista ere murrizketaren kontra agertu da, eta zuzendaritzako iturriek Efe albiste agentziari esandakoaren arabera, "hiru egunetako sistemarekin jarraitzearen alde" daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika