Politika -

PRESOAK

Estremerako espetxera urrundu dute Jon Enparantza abokatua

"Urruntze honekin salbuespenezko espetxe-politika mantenduko duela adierazten du Sanchezen Gobernuak, salatu du Etxeratek. Sarek elkarretaratzea deitu du astelehenerako Donostian.

Zulueta eta Enparantza 11/13 sumarioaren epaiketako artxiboko irudi batean
Zulueta eta Enparantza 11/13 sumarioaren epaiketako artxiboko irudi batean
Zulueta eta Enparantza 11/13 sumarioaren epaiketako artxiboko irudi batean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak Zaballako kartzelan egon dira irailaren 30etik, bosna hilabeteko kartzela-zigorra betetzeko. Irailaren 16an Auzitegi Nazionalean egindako saioan, 11/13 sumarioko auzian akordioa erdietsi zuten aldeek eta 47 auzipetuetako 45ek kartzela saihestea lortu zuten. Enparantza eta Zulueta izan ziren kartzelara sartzeko betebeharrarekin irten ziren bakarrak.

Larunbat honetan jakin denez, baina, Madrilgo Estremera espetxera urrundu dute Enparantza. Etxeratek oharra zabaldu du urruntzea salatuz: "Urruntze honekin, salbuespenezko espetxe-politika mantenduko duela adierazten du Sanchezen Gobernuak, duela urte eta erdi espetxe-politika aldatuko zuela iragarri zuen arren".

Sare herritar sareak protesta egiteko elkarretaratzea deitu du astelehen honetarako, urriak 28, 19:30etan Donostiako Txillardegi plazan.

11/13 sumarioan Fiskaltza eta akusazioekin lortutako akordioari esker, urte eta erdi eta bi urte arteko kartzela-zigorrak ezarri zizkieten 45 auzipeturi eta guztiak libre geratu ziren (aurrekariak zituztenak zaintzapean). Arantza Zuluetak eta Jon Enparantzak hiru urte eta erdiko eta bi urte eta zazpi hilabeteko kartzela-zigorrak onartu zituzten, hurrenez hurren.

Aurrez beteta zuten kartzela-zigorra deskontatuta, bost hilabeteko espetxealdia bete beharko du bakoitzak, eta horrela egin asmoz, Arabako espetxean aurkeztu ziren biak irail amaieran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak Eguneko albisteak Albisteak Abokatuak Espetxeak