Politika -
Protestak Katalunian
Ehunka manifestarik Bartzelonako Sants geltokiko sarrerak kolapsatu dituzte
Manifestariek bi ordu luzez itxi dituzte Sants geltokiko sarrera eta irteera nagusiak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ehunka manifestarik Bartzelonako Sants tren-geltokiko sarrera-irteerak kolapsatu dituzte astelehen arratsaldean.
Errepublikaren Defentsarako Batzordeek (CDR) deituta, manifestariek 19:00etan hasi dute Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako buruzagi independentisten aurka emandako epaia salatzeko mobilizazioa.
Hasierako asmoa eraikina inguratzea zen, baina sarrera nagusiak (Paisos Catalans eta Joan Peiro) blokeatzea erabaki dute azkenean.
Manifestariek preso politikoen askatasunaren aldeko eta Miquel Buch Barne kontseilariaren kontrako oihuak egin dituzte. Esquadra Mossoak bertan egon dira, eta manifestarien eta agenteen artean tentsio uneak izan badira ere, ez da liskarrik izan.
Mobilizazioa 21:15 inguruan amaitu da, eta 22:00etarako normaltasuna gailendu da berriro geltokian.
Renferen arabera, protestak ez du eraginik izan tren-zerbitzuan.