Politika -

Arnaldo Otegi

'Estrategia baketsua eta demokratikoa eraginkorra da, eta gu ere horren alde gaude'

“Poliziari aurre egiteari beldurra galdu diote herritarrek Katalunian”, nabarmendu du Arnaldo Otegik, eta Estatuak “istiluen inguruan eztabaidatzea nahiago” duela azpimarratu du.

Arnaldo Otegi
Arnaldo Otegi
Arnaldo Otegi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Kataluniako egoeraren inguruan hitz egin du: “Bide demokratikoek kartzelara eramaten zaituztela eta haien gurasoak eta aiton-amonak jo dituztela ikusi duten belaunaldiak daude. Zer egiten dugu horren aurrean? Begiak ixten ditugu?”

Halaber, 'Llotja de Mar-ko Adierazpena'ren garrantzia nabarmendu du Otegik, “inboluzio demokratikoa nagusi den une honetan gutxienekoen programa bat proposatzea helburu duena”. Etorkizunari begira, adierazpen bateratu horren sinatzaileek "155. atikuluarekin eta murrizketekin bat ez datorren agertoki ezberdin bat" ahalbidetu nahi dutela esan du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak, Radio Euskadiko 'Boulevard’ albistegian.

Ildo horretatik, EAJk 'Llotja de Mar-ko Adierazpena' sinatu ez izana deitoratu du Otegik: "EAJrentzat Espainia estatu demokratiko bat al da?”, galdetu du. "Zein puntutan ez zaudete ados?", gaineratu du.

“Zergatik egiten ditugu alderaketak Extremadura eta Andaluziarekin?”, galdetu du Otegik. Halaber, euskal herritarrak erosteko ahalmen gehien galdu duten langileak direla esan du, eta metro koadrorik garestiena bertan dagoela nabarmendu du. “Euskal Herriko soldatak Estatuko altuenak badira, sindikatuek zerikusia dutelako izango da, edo da euskal enpresariak Extremadurakoak baino eskuzabalagoak dira?", galdetu du. “Herri honetan soldata eta prestazio sozial hobeak daude,  mugimendu sindikala eta ezker nazionala daudelako", ziurtatu du.

Otegiren iritziz, azaroaren 11n "Marmotaren Eguna" itzuliko da, batik bat PSOEren eta Podemosen jarrerengatik. Gainera, independentistak Kongresuan egotea ez dela Sanchezen eta eliteen gustukoa ziurtatu du. Kataluniako gatazkarekin eta ziurgabetasun ekonomikoarekin, Otegik esan duenez, "Estatu-itunak bilatuko dituzte. PSOEk PPren abstentzioa nahi du".

"Kataluniako independentismoa indarkeria ekintzekin nahasteko interesa dago", esan du Otegik. "Katalunian hausnarketa irekia dago, herritarrak isilarazi dituen poliziarengandik babesteko", esan du Radio Euskadin egindako elkarrizketan:

"Begiak itxi ditzakegu, edo beste bide batzuk bilatu. Demokrazia eta mugimendu baketsuak gailentzea lortu behar dugu, Estatuari istiluen inguruan eztabaidatzea interesatzen zaiolako". Arnaldo Otegik ohartarazi duenez, "Polizia operazio berriak behar ditu kontakizun bat eraikitzeko", baina "Poliziari aurre egiteari beldurra galdu diote herritarrek".

EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren hitzetan, "ohore handia da Garaikoetxea lehendakari ohia alderdiaren parte izatea"; hala ere, bere ildo kritikoaren adierazpenak "bidegabeak" direla esan du. Sortuk protagonismo handiegia duela ukatu du: "Ordezkagarritasuna alde batera utzita, ados nago Eusko Alkartasunak protagonismo gehiago izatearekin".

"Zer ikasi dugu aurreko krisiaz?", galdetu du Otegik. "Gazte askok pentsioei esker egin zuten aurrera, baina aurreztutako guztia desagertu da jada". Arrazoi horregatik, "baliabide publikoak sustatzea" eskatu du, gastu eta diru-sarreren politikak aldatuz "herritarrak babesteko".

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Katalunia Politika EAJ-PNV Sortu Bartzelona EH Bildu EA Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak