Politika -

Udalen osaketa

Markinan, Getarian eta Tolosan Bilduk aginduko du, Aralarri esker

Lehenengo bi kasuetan alderdi abertzaleak berdinketa hautsiko du. Tolosan, koalizio abertzaleak zortzi zinegotzi ditu, EAJk zazpi eta PSE-EEk bakar bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aralarrek Bilduk agintzea ahalbidetuko du Markinan (Bizkaia), Getarian eta Tolosan (Gipuzkoa), alderdi abertzaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Markinan, EAJk eta Bilduk bosna zinegotzi dituzte eta Aralarren zinegotzia izango da berdinketa hautsi eta koalizio abertzalearen alde egingo duena. Gauza berbera gertatzen da Getarian, Bilduk eta Euzko Alderdi Jeltzaleak bosna ordezkari lortu dituzte eta Aralarrek Bilduren alde jarriko du balantza.

Patxi Zabaleta buru duen alderdiak Tolosan duen zinegotzi bakarrak ere Bilduren alde egingo du. Udalerri gipuzkoar horretan, koalizioak zortzi zinegotzi ditu, EAJk zazpi eta PSE-EEk bakar bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea