Politika -
'Gerta ala gerta'
PSEri eta EAJri akordioa eskainiko die astelehenean berriro PPk
EAJk "Bilburi beldurra diola" esan du Oyarzabalek eta bere esanetan, "nazionalista eta hautesle askok ez dute ulertzen Bilduri laguntzeko makila izateko beharra".
Erredakzioa
Euskadiko PPren idazkari orokorraren, Iñaki Oyarzabalen, esanetan, larunbatean udalen osaketan "gerta ala gerta", bere alderdiak "PSE-EEri eta EAJri akordioa eskainiko die astelehenean". Halaber, EAJk "Bilduri beldurra diola" kritikatu du, eta horren ondorioa, PP eta PSErekin "izugarrizko akordio bat" egiteko ausartu ez direla da; akordio hori "Euskadiko instituzioak indartzeko" zen. Horrez gain, EAJk koalizio abertzalearen "eskutik joatea" nahiago duela ere kritikatu du.
Oyarzabalek esan duen arabera, Iñigo Urkulluren alderdiak gizarteko "sektore handiei" eta Bilduri laguntzeko makila izateko beharra ulertzen ez duten nazionalista eta EAJren hautesle askori "bizkarra emango die". Laguntza horrek, zalantza asko eragiten dituen programa batekin gobernatzea eta "herenegun arte mehatxatzen zituenari" boterea eskaintzea suposatzen du.
Egoera eta EAJk "guztiok sartzen garen Euskadi bati bizkarra eman" arren, PPk adierazi duenez, astelehenetik hasiko da lanean PSEri eta EAJri eskainitako akordioaren alde.
EAJk "azken bordak erre ditu dagoeneko", gaineratu du, koalizioak Gipuzkoako udalerri gehienetan gobernatzeko "Bildurekin paktu ezkutua egin duelako". Eta "segur aski" Gipuzkoako Diputazioa zuzenduko du "PPri Arabako Diputazioa kentzeko" laguntzaren truke.