Politika -
Udalen osaketa
EAJk eta Bilduk bat egin dute, PSEri Alkatetza kentzeko, Lasarten
Udalen osaketaren osoko bilkuran Pablo Berrio (Bildu) izendatu dute Lasarteko alkate, EAJren, Bilduren eta PCLO plataforma independenteren arteko azken orduko akordio batera iritsi ostean.
Erredakzioa
Lasarte-Oriako EAJko bi zinegotziek eta PCLO plataforma independentekoek Bildurekin bat egin dute, PSEko hautagaiari Alkatetza kentzeko. Azken orduko akordio bati esker, Pablo Berrio (Bildu) izendatu dute Udal honen alkate.
Itun honek boza kopuru gehien lortu zituen alderdiari kendu dio Alkatetza, hots, PSEri, azken bi hamarkadetan Lasarte-Orian gobernatu ostean. Maiatzaren 22ko hauteskundeetan PSEk bozen % 35 eskuratu zuen (zazpi zinegotzi). Bitartean, Bilduk bost zinegotzi lortu zituen eta herrialdeko bigarren indarra bihurtu zen. Jarraian, EAJ (bi zinegotzi), PCLO plataforma independente (bi) eta PP (bakarra).
Azken astean zehar, Bildu, EAJ eta PCLO plataforma independente hizketan egon dira. Hala ere, EAJk bere hautagaien alde bozkatuko zuela iragarri zuen eta horrek akordioa zaildu zuen. Negoziazioak bart arte luzatu ziren eta azkenean, fruiturik eman dute, Bildu, EAJ eta PCLOen arteko itunari esker bederatzi zinegotzi gehitu dituztelako eta PSE-PPk, berriz, zazpi.