Politika -
Udalak osatu ostean
Basagoiti: 'EAJk beldur dio Bilduri eta baita botoak galtzeari ere'
Euskadiko PPko presidenteak EAJri "ardura falta, koldarkeria eta hipokresia politikoa" egotzi dizkio eta "iruzur" politikotzat jo du EAJk PPrekin eta PSE-EErekin hauteskunde itunik ez egitea.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti Euskadiko PPren presidenteak EAJri "ardura faltarekin, koldarkeriarekin eta hipokresia politikoarekin" jokatu izana egotzi dio; baita Euskadiko zinegotziei egiten zaizkien mehatxuei "jaramonik" ez egitea ere, "bere konplexuengatik eta baita Bilduri eta botoak galtzeari dioten beldurragatik ere".
Bere blogean egin duen sarrera batean Basagoitik ohartarazi du atentziora ematen duela EAJko buruzagiek eta Iñigo Urkullu presidenteak publiko egitea "Bilduren jarrera politikoak sortzen dituen kezka demokratikoak", koalizioak EAJko zinegotzi batzuei presioa egin diela salatzerakoan, adibidez.
Era berean gogorarazi du EAJk euskal kutxen bankua blindatzea proposatu duela Bildu kanpoan uzteko eta horrekin, Basagoitiren ustez, "BBK, Kutxa eta Vitalen bateratze proiektuaren gainean Bilduk suposatzen duen arriskua onartzen du EAJk".
"Nola da posible, beraz, EAJk euskal instituzioetan Bilduk gobernatzea erraztea? Nola da posible EAJk Bidluren oinarri demokratikoak zalantzan jartzea eta aldi berean koalizio horretako hautagaia Donostiako kudeaketaren arduradun bihurtzea bideratzea?" galdetu du Euskadiko popularren presidenteak.
Basagoitiren ustez EAJren jarrera "hipokresia politikoaren eta arduragabekeriaren eta koldarkeriaren adibide da". Hori dela eta, EAJri beldur propioengatik Euskadiko harreman politikoak zikindu izana egotzi dio".
EAJk bere hautagaiak bozkatu eta PPren eta PSE-Eeren arteko itun bati uko egin izana Basagoitiren ustez "iruzur politikoa da EAJ bozkatu duten askorentzat".