Politika -

Zapateroren ondorengotza

Rubalcaba izango da PSOEren presidentegaia

Alderdiko hauteskunde primarioetan Rubalcabarekin lehian egon nahi zuten bederatzi militante sozialistek ez dute beharrezko bermeak batzea lortu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdiko hauteskunde primarioetan Rubalcabarekin lehian egon nahi zuten bederatzi militante sozialistek ez dituzte ezarritako beharrezko bermeak batzea lortu.

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako presidenteordea izango da hauteskunde orokorretarako PSOEren presidentegaia. Alderdiko hauteskunde primarioetan berarekin lehian egon nahi zuten bederatzi militante sozialistek ez dituzte beharrezko bermeak lortu.

Marcelino Iglesias PSOEren Antolakuntza idazkariak prentsaurrean adierazi du, eguerdiko 12:00etan amaitu dela hautagaiak aurkezteko epea eta primarietan parte hartzeko asmoa helarais zuten bederatzi militante sozialistetatik inor ez dituela eskatutako 22.000 sinadurak biltzea lortu.

"Gobernuko presidente izateko hautagai berria aukeratzeko gure estatutuek finkatzen dituzten epeak zorrotz bete dira", adierazi du Iglesiasek.

Baina, dena den, adierazi du zuzendaritzak badakiela "inork" ez duela "balizko primario batzuetan lehian sartzeko nahikoa bermerik".

Rubalcabak ez du bide hori egin behar izan, bere hautagaitza PSOEren Batzar Federaldean aho batez babestu zutelako.

Hautagaiak aurkezteko epea amaituta, alegazioak jartzekoa hasi da. Rubalcaba uztailaren 9an aldarrikatuko dute Espainiako Gobernurako presidente izateko hautagai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea