Politika -

Emaitzak

'Eskuin-muturrari' aurre egiteko koalizioa eskatu dio Iglesiasek Sanchezi

Unidas Podemosen hautagaiaren iritziz, hauteskunde-emaitzak "ez dira onak", ez PSOErentzat, ezta haren alderdiarentzat ere.

Pablo Iglesias, igande gaueko agerraldian. Argazkia: EFE.
Pablo Iglesias, igande gaueko agerraldian. Argazkia: EFE.
Pablo Iglesiasen (Podemos) hauteskunde-emaitzen balorazioa

6:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Eskuin-muturrari" aurre egiteko gobernu-koalizio aurrerakoia eskatu dio Pablo Iglesias Unidas Podemosen presidentegaiak Pedro Sanchez PSOEko hautagaiari; izan ere, Iglesiasen iritziz, "behar historikoa" izango da hori.

Igande honetako hauteskunde-emaitzak aztertzeko Alberto Garzon IUko koordinatzaile federalarekin batera egindako prentsaurrekoan Iglesiasek esan duenez, emaitzak "ez dira onak izan", ez PSOErentzat, ezta Unidas Podemosentzat ere; Unidas Podemosek 42 aulki lortu zituen apirilaren 28an, eta 35 eskuratu ditu oraingoan. Iglesiasek adierazi duenez, horixe esan dio, mezu bidez, jarduneko presidenteari.

"Apirilean aukera historikoa zen, orain beharra da", esan du Iglesiasek, koalizio-gobernuari dagokionez, eta A10eko hauteskundeek balio izan dutela "eskuina indartzeko, eta Europako eskuin-mutur txarrenetakoa izateko", gaineratu du, Vox gogoan hartuta.

Bestalde, Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusiak adierazi du emaitzek erakutsi dutela bere alderdiak Euskal Herrian duen “espazioa finkatuta" dagoela jada, eta igande honetan “boto gutxi” galdu dituztela bakarrik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika Hauteskundeak Euskadin 2024 Hauteskunde orokorrak Espainia albisteak Pablo Iglesias albisteak Hauteskundeak AEB argazkiak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Podemos bideoak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak U23 Hauteskunde Emaitzak Hauteskunde inkestak Senatua Espainia Ultraeskuineko alderdi politikoak