Politika -

Murrizketak

Rubalcaba: 'Bizkartzain gutxiago daude arriskuak behera egin duelako'

"Arriskuak gora egiten baldin badu babesak ere bai, arriskuak behera egiten baldin badu babesak ere bai. Oso argi dago", azpimarratu du Gobernuko presidenteordeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko zinegotziak babesten dituzten bizkartzainen kopurua murriztea Segurtasun Indarren erabaki "profesionala" izan dela ziurtatu du gaur Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko presidenteordeak, arriskuak behera egin duelako.

"Arriskuak gora egiten baldin badu babesak ere bai, arriskuak behera egiten baldin badu babesak ere bai. Oso argi dago", adierazi du Rubalcabak Kongresuko pasilloetan.

Hala ere, kargudun publikoak babesten dituzten bizkartzainen kopurua handitu edo txikitu Ertzaintzak edo Polizia Nazionalak erabakitzen dutela gogorarazi du Barne ministroak. Gobernuak eta Jaurlaritzak erabaki hori betetzen dute, beste barik.

"Arriskuaren ebaluaketa egiten da eta erabaki profesionalak dira", errepikatu du.

Horrela, PPko eta PSEko zinegotzi berriek bizkartzain bakarra izango dute. Orain arte zinegotzi mehatxatu bakoitzak bi bizkartzain zituen, baina ETAk iragan urtarrilean su-etena aldarrikatu ostean arriskuak behera egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea