Politika -
Maiatzaren 22ko hauteskundeak
Arabako Batzar Nagusiak gaur osatuko dituzte
Ez dago argi nola banatuko dituzten Mahaiko postuak, baina alderdiak prest agertu dira talde guztiek ordezkaritza izan dezaten.
Erredakzioa
Arabako Batzar Nagusiek gaur egingo dute osaketa saioa, Bizkaikoek eta Gipuzkoakoek astelehenean egin eta gero.
Maiatzaren 22ko foru hauteskundeetan, PPk 16 batzarkide lortu zituen, EAJk 13, Bilduk 11, PSEk 9 eta EBk 2.
Mahaiko Presidentetzaren hautaketa, ahaldun nagusiarena bezala, Ezker Batuaren esku egon liteke.
Izan ere, bere bi botoak erabakigarriak dira oreka PSE-PPren edo EAJ-Bilduren alde jartzeko.
EBk ez du argitu zer bozkatuko duen, baina Kontxi Bilbaok Radio Vitorian azaldu duenez, Mahaiko Presidentetzaren kasuan zuzenena alderdi bozkatuenaren esku egotea dela uste dute
Ez dago argi Mahaiko postuak nola banatuko dituzten, baina alderdi guztiak prest agertu dira talde guztiek ordezkaritza izateko.
Bizkaiko Batzar Nagusietan, Bildu Mahaitik kanpo utzi zuten, bigarren indar bozkatuena bada ere. Presidentetza Ana Madariaga jeltzalearen esku dago hirugarrenez jarraian.
Gipuzkoan, alderdi guztiak daude ordezkatuta Mahaian, eta presidente Lohitzune Txarola (Bildu) izendatu zuten.