Politika -

Emaitzak

EAEko 18 diputatuek Gobernu aurrerakoi bat babestea espero du Mendiak

PSE-EEko idazkari nagusiak dei egin die EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek A10ean lortutako ordezkariei, Vox geldiarazten lagun diezaioten Gobernuari.

Idoia Mendia, hauteskunde-gauean. Argazkia: EFE.
Idoia Mendia, hauteskunde-gauean. Argazkia: EFE.
Idoia Mendia, hauteskunde-gauean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin A10eko hauteskunde orokorretan EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek lortutako 18 diputatuek gobernu aurrerakoi bat babestea espero du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, eta Pedro Sanchez buru izan beharko lukeen gobernu horri Voxen ultraeskuina geldiarazten laguntzea.

Mendiak astearte honetan hauteskunde-emaitzak aztertzeko komunikabideen aurrean egindako agerraldian esan du Espainian 2019an gertatu den guztiak eragina duela EAEn, baina, horren esanetan, ultraeskuinak "gaur egun, zorionez, ez du aukerarik Euskadin", eta "aukerarik inoiz ez izateko" lan egingo dutela gaineratu du.

Euskal sozialisten idazkari nagusiaren arabera, "euskal gizarteak bere ondoan dagoen Espainiako Gobernua behar du". Nolanahi ere, gogorarazi du Pedro Sanchezi dagokiola orain agindutako proposamena egitea, "ahalik eta lasterren", eta alderdi guztiei egin beharko liekeela erantsi du.

Konfiantza, zentsura-mozioaren indarrekin

PSE-EEko liderrak zehaztu du garrantzitsua dela Gobernua "ahalik eta lasterren" osatzea, eta adierazi du badakiela horixe bera dela jarduneko presidentearen asmoa: "Espero dut zentsura-mozioaren indarrek laguntzea, Pedro Sanchezek zuzendutako gobernu aurrerakoi hori osatzeko".

Halaber, gobernu "egonkor" bat eskatu du, "ultraeskuina geldiarazteko", eta hori, EAJren kontua ez ezik, gainerako guztiena ere badela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE EAEko hauteskundeak Espainia bideoak Idoia Mendia bideoak Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak berriak Euskal sozialistak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak gaur Hauteskunde Orokorrak Emaitzak Hauteskunde inkestak Senatua Espainia