Politika -

Salamancako Artxibategia

Gerra Zibilean konfiskatutako dokumentuak berreskuratu ditu EAJk

Josu Erkorekak azaldu duenez, Gerra Zibilean EAJri konfiskatutako agiri ofizialak dira, eta dagoeneko Jaurlaritzaren esku daude, honek EAJri itzul diezazkion.

Josu Erkoreka EAJk Kongresuan duen bozeramailea. Argazkia: EITB
Josu Erkoreka EAJk Kongresuan duen bozeramailea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk Gerra Zibilean konfiskatu zizkioten dokumentu ofizialak berreskuratu dituela iragarri du Josu Erkorekak Madrilen egindako agerraldi batean. Agiri horiek Salamancako Artxibategian egon dira gordeta.

Erkorekak zehaztu nahi izan du dokumentu horiek ez direla Eusko Jaurlaritzari lapurtu zizkioten agiri ofizilak; EAJren antolaketa zein den eta alderdiaren egunerokotasuna azaltzen duten dokumentuak dira, tartean EAJko buruzagi batzuen gutunak ere badaude.

Salamancako Artxibategiko Patronatuak dagoeneko Eusko Jaurlaritzaren esku utzi ditu aipatu dokumentuak eta datozen egunetan EAJri itzuliko dizkio.

Erkoreka pozik agertu da eta "urrats garrantzitsu hau" 2005eko lege baten ondorio dela nabarmendu du. Arau hari esker, Kataluniak Gerra Zibilean kendu zizkioten paperak berreskuratu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea