Politika -

Auzitegi Nazionala

Ilundain ETAko kide ohia libre utzi dute, behin behinean

Auzi gehiago ez dituenez, epaileak erabaki du behin behineko askatasuna ematea ebazpena atera arte gutxienez.

Ilundain, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Efe
Ilundain, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Efe
Ilundain, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Alberto Ilundain ETAko kide ohia libre uztea erabaki du, behin behinean, 18 urteko espetxealdiaren ostean, 1990ean Iruñean droga trafikatzaile baten hilketa saiakeraren auzian epaitu ostean.

Gaur ahozko saioa egin dute epaiketa horren barruan, eta Fiskaltzak eta akusazio partikularrak hilketa saiakeragatik 18 urteko kartzela-zigorra ezartzea eskatzen zuten.

Baina epaileek akusatua libre uztea erabaki dute, ez duelako bestelako auzirik indarrean.

Ilundainek ukatu egin du krimen saiakera hartan parte hartu izana, eta ordu horretan Iruñeko Alde Zaharreko zentro batean euskara eskolak jasotzen ari zela esan du.

Gainera, argitu du ez zela ETAren Amaiur taldeko kide, baina bai sortzailea, bere tabernako hiru bezero erakarri zituelako, hilketa planifikatu zutenak hain zuzen ere.

Hiru horiek Bautista Barandalla, Juan Calors Perez eta Mikel Castillo (poliziekin izandako tiroketan hil zuten) dira hiruak, eta Ilundainena zen Seat 133 auto batean harrapatu zituzten.

Frantziak entregatu zuen akusatua, bertan zigorra bete ostean, eta Auzitegi Nazionalean azaldu du ETAko kide zenean bitartekari lanak egiten zituela, eta behin baino gehiagotan uzten ziola autoa Barandallari "Iruñean enkarguak egiteko".

Barandallak eta Perezek lekuko gisa deklaratu dute, eta onartu dute Ilundain hilketa saiakeran nahastu zutenean estrategia judizial batengatik egin zutela, Ilundainek ihes egitea erabaki baitzuen irratian susmagarria zela entzun eta gero.

1992an zigortu zituzten gertakari horiengatik, eta esan dute torturapean egin zutela deklarazioa, eta Ilundain "ihes eginda" zegoenez ez zuela "ezer galtzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Presoak ETA Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak